85. zk., 2018ko maiatzaren 4a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (281 KB - 9 orri.)
- EPUB (388 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
2405
EBAZPENA, 2018ko apirilaren 16koa, Portu eta Itsas Gaietako zuzendariarena, zeinaren bidez emakidak esleitzen baitira Armintzako portuan aisia ontziak amarratzeko (7. zerrenda).
Lehenengoa.– Portu eta Itsas Gaietako zuzendariaren 2017ko abenduaren 11ko Ebazpenaren bidez, Armintzako portuan aisia-ontzien amarralekuak erabiltzeko emakidak emateko dei publikoa iragarri zen.
Bigarrena.– Ebazpenaren aurrekarietan zehazten da emakida horiek esleitzeko prozedura jasota dagoela Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko urriaren 19ko Aginduan. Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoaren portuetan eta portu-instalazioetan laketontzien titularrei amarralekuak erabiltzeko emakidak emateko prozedura eta erregimena arautzen da.
Hirugarrena.– Aipatu aginduaren 15. artikuluak ezartzen duenaren arabera, Portu eta Itsas Gaietako zuzendariak ebazpen arrazoitua emango du agindu beraren 14. artikuluko irizpideetan oinarrituta. Ebazpen horrek, kasuaren arabera, erabaki hauek jasoko ditu:
a) Amarralekua esleitzea.
b) Eskaera ukatzea ez baldin baditu eskatutako baldintzak betetzen.
c) Eskaera dagokion itxarote-zerrendan sartzea, hurrenkera zenbakia zehaztuta.
Laugarrena.– Aipatutako aginduaren 15.4. artikuluan jasotakoaren arabera, «Ebazpenean hamar eguneko epea emango zaie amarraleku bat erabiltzeko emakida jaso eta dagoeneko Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Nagusiaren titulartasuneko beste portu edo portu-instalazio batean ontzi berarentzako amarraleku bat erabiltzeko titulu gaitzailea zeukatenei, amarraleku bat erabiltzeko zein tituluri uko egiten dioten jakinaraz dezaten».
Bosgarrena.– Portu-jardueren erregelamenduak, urriaren 21eko 236/1986 Dekretuaren bidez onartuak, 3. artikuluan oraingo Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailari ematen dio portu-zerbitzuen antolaketa, kudeaketa eta kontrola egiteko eskumena, azken finean, Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenekoak diren portuetan eta portu-instalazioetan garatzen diren jarduera guztiak.
Aurretik esandakoarekin bat etorriz, ikusita EKP SAk egindako proposamena, eta Zuzendaritza honek dituen apirilaren 11ko Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen 74/2017 Dekretuaren 7.h) eta 23. b) eta c) artikuluetan jasotako ahalmenak baliatuta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– I. eranskineko zerrendan jasota dauden eskatzaileei amarraleku-esleipenak onartzea; ondorioak 2018ko maiatzaren 15etik 2033ko maiatzaren 15a artekoak izango dira.
Bigarrena.– Ematea 2018ko maiatzaren 15etik ekainaren 15a arteko epea, esleitutako amarralekua okupatzeko.
Amarralekua EKPren langileak aurrean direla okupatuko da.
Hirugarrena.– II. eranskinean jasota dauden eskaerak itxarote-zerrendan sartzea, hurrenkera-zenbakia zehaztuta.
Laugarrena.– III. eranskineko eskaerak ukatzea, bertan adierazitako arrazoiengatik.
Bosgarrena.– Hamar eguneko epea ematea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren titulartasuneko portu edo instalazioetan dagoeneko ontzi berbererako amarralekua erabiltzeko baimena dutenei, hain zuzen ere agindutako epean Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzari jakinarazi diezaioten zer amarralekuri egiten dioten uko.
Seigarrena.– Ebazpen honek ez dio bukaera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Azpiegitura eta Garraioetako sailburuordeari edo ebazpena eman duenari, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
AZKEN XEDAPENA
Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko apirilaren 16a.
Portu eta Itsas Gaietako zuzendaria,
AITOR ETXEBARRIA ATUTXA.