85. zk., 2018ko maiatzaren 4a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (237 KB - 2 orri.)
- EPUB (196 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
2402
AGINDUA, 2018ko apirilaren 6koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena; horren bidez, «Fundación Jesus Obrero Universal» fundazioaren estatutuen aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatu da eta, horrela, 9/2016 Legea (ekainaren 2koa, Euskal Autonomia Erkidegoko fundazioei buruzkoa) beteko da.
Ikusi eta aztertu da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko egindako eskabidearen espedientea.
AURREKARIAK
Lehenengoa.– 2018ko urtarrilaren 9an jaso zen Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean «Fundación Jesus Obrero Universal» fundazioaren estatutuen aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskabidea, 9/2016 Legea (ekainaren 2koa, Euskal Autonomia Erkidegoko fundazioei buruzkoa) betetze aldera. Izan ere, aldaketa hori 2017ko urriaren 15ean adostu zuen Fundazioaren Patronatuak. Espedientean jasotako dokumentuak erantsi zitzaizkion eskabideari.
Bigarrena.– Estatutuetako testua 9/2016 Legean (ekainaren 2koa, Euskal Autonomia Erkidegoko fundazioei buruzkoa) ezarritako arautze berrira egokitzeko asmoz egin zen aldaketa.
OINARRI JURIDIKOAK
Lehenengoa.– Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari dagokio fundazioaren estatutuak aldatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago: ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikuluan (Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duena); ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikuluan (Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duena); Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuaren 6.1.m) artikuluan (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailak sortu, ezabatu eta aldatzen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen dekretua); eta apirilaren 11ko 71/2017 Dekretuaren 3.1 artikuluan (Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzekoa).
Bigarrena.– Funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio espediente honi, eta, bereziki, honako hauetan eskatutakoak: ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 37. eta 51.2. artikuluetan (Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzkoa), ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuko 33.1 artikuluan (Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duena), ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 44. artikuluan (Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duena). Horrenbestez, aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan xedatutakoarekin bat dator estatutuen aldaketa.
Kontuan hartu dira aipatutako manuak eta aplikatzekoak diren gainerako arauak. Hortaz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea Bilboko (Bizkaia) «Fundación Jesus Obrero Universal» fundazioaren estatutuen aldaketa, Fundazioaren Patronatuak 2017ko urriaren 15ean adostutakoaren arabera. Inskripzioa agindu hau ematen den egunean egingo da, 2017ko abenduaren 16an Madrilgo Iñigo Casla Uriarte notarioaren aurrean (protokolo zk.: 4076) egin zen eskritura publikoan ezarritakoa betez.
Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko apirilaren 6a.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,
JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.