85. zk., 2018ko maiatzaren 4a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (194 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
XEDAPEN OROKORRAK
LAN ETA JUSTIZIA SAILA
2399
HUTS-ZUZENKETA, honako dekretu honena: «51/2018 Dekretua, apirilaren 10ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko langileen 2019. urteko jaiegunen egutegia onartzeko dena.»
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.
Era horretako huts bat aurkitu da Euskal Autonomia Erkidegoko langileen 2019. urteko jaiegunen egutegia onartzeko apirilaren 10eko 51/2018 Dekretuan (2018ko apirilaren 16ko Euskal herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 72. zk.). Horrenbestez, zuzendu egiten da hemen:
2. artikuluan, 1. atala, lehenengo puntuan, honela dio:
«2. artikulua.– 1.– Lan-ondorioetarako, bi mila eta hamazazpigarren urtean, tokian tokiko jaietako bi egun ere izango dira jaiegun, hau da, ordaindu egingo dira eta ez dira errekuperatu beharko.»
baina honela esan behar du:
«2. artikulua.– 1.– Lan-ondorioetarako, bi mila eta hemeretzigarren urtean, tokian tokiko jaietako bi egun ere izango dira jaiegun, hau da, ordaindu egingo dira eta ez dira errekuperatu beharko.»