Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

85. zk., 2018ko maiatzaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
2398

EBAZPENA, 2018ko apirilaren 17koa, Euskadiko Prezioen Batzordearena, zeinaren bidez onartzen baitira Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako Udalek aurkeztutako 2018. urterako tarifak, auto-taxietako bidaiarien hiri barruko garraioaren zerbitzu publikoa emateko direnak.

Euskadiko Prezioen Batzordeak 2018ko apirilaren 17an egindako bilkuran hartutako erabakiaren xedapen-zatia argitaratzen da, guztiek jakin dezaten.

ERABAKIA

Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzan sarrera eman zaie Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako Udalek aurkeztutako eskariei. Eskari horiek auto-taxietako bidaiarien hiri barruko garraioaren zerbitzu publikoaren 2018. urterako tarifak berrikustekoak ziren.

Auto-taxietako bidaiarien hiri barruko garraioaren zerbitzuari dagozkion tarifak loturik daude prezioak kontrolatzeko araudiari, «autonomia-erkidegoko prezio baimenduak» modalitatean, hala xedatuta baitago Izaera fiskaleko eta jarduera ekonomikoa sustatu eta liberalizatzeko presazko neurriei buruzko ekainaren 7ko 7/1996 Errege Lege Dekretuaren 16.4 artikuluan (ekainaren 8ko BOE, 139. zk.).

Euskadiko Prezioen Batzordeari dagokio eskumen hori hala xedatuta baitago Euskadiko Prezioen Batzordea arautzen duen otsailaren 2ko 35/2010 Dekretuan (otsailaren 16ko EHAA, 31. zk.) eta Baimendutako prezioak eta jakinarazitako prezioak berrikusteko prozedurari buruzko Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2010eko ekainaren 15eko Aginduan (uztailaren 6ko EHAA, 128. zk.).

Aipatutako arauak ekonomia-oreka jakin bat lortzeko dira. Gainera, bizitza-kostuarekiko prezioak osatzeko tresnak zaintzeko ere badira.

2018. urterako aurkeztu diren tarifak berrikusteko espedienteak aztertuta, tarifak nahikotzat jotzen dira eta zerbitzua ematearen kostu-egituraren barruko kontzeptuetara egokitzen direla uste da.

Horrenbestez, Euskadiko Prezioen Batzordeak honako hau erabaki du:

Lehenengoa.– Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako Udalek aurkeztutako 2018. urterako tarifak onartzea, auto-taxietako bidaiarien hiri barruko garraioaren zerbitzu publikoa emateko direnak, balio erantsiaren gaineko zerga barne dela:

(Ikus .PDF)

(1) Tarifa hau lanegunetan aplikatuko da, 07:00etatik 22:00etara.

(2) Tarifa hau igandeetan eta Autonomia Erkidegoko eta tokiko araudian jaiegun diren egunetan aplikatuko da, baita larunbatetan ere. Halaber, lanegunetan ere aplikatuko da, 22:00etatik 07:00etara, baita abenduaren 24 eta 31n ere.

(3) Gutxieneko tarifak 1,5 kilometroko ibilbidea edo 5 minutuko itxaronaldia hartzen du.

Bigarrena.– Erabaki honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik aurrera ondorioak izango ditu.

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, edo zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dakioke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salari, hilabete biko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko apirilaren 17a.

Euskadiko Prezioen Batzordeko lehendakaria,

JORDI CAMPÁS VELASCO.


Azterketa dokumentala