83. zk., 2018ko maiatzaren 2a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (186 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Pribatuen iragarkiak
AIARALDEA KOOPERATIBA ELKARTEA Y AIARALDEA KOMUNIKAZIO ZERBITZUAK S.L.
2383
IRAGARKIA, Aiaraldea Koop. Elk. (erakunde xurgatzailea) eta Aiaraldea Komunikazio Zerbitzuak, S.L. (erakunde xurgatua) erakundeen arteko xurgapenagatiko bat-egiteari buruzkoa.
Indarreko legeriarekin bat etorriz, honako hau ematen da jakitera: 2018ko martxoaren 17an Aiaraldea Koop. Elkartearen Ohiko Batzar Nagusiak, eta 2018ko martxoaren 20an Aiaraldea Komunikazio Zerbitzuak SL-ko batzar nagusiak, bakoitzak bere aldetik, erabaki dute entitate bi horiek bat egitea, Aiaraldea Kooperatiba Elkarteak Aiaraldea Komunikazio Zerbitzuak SL xurgatuz, eta, halaber, erabaki dute 2017ko abenduaren 31n itxitako bat-egite balantzeak onartzea, zeinak bat datozen 2017ko abenduaren 27an Euskadiko Kooperatiben Erregistroan eta 2018ko otsailaren 23an Arabako Merkataritza Erregistroan gordailututako Bat-egite Proiektuarekin; hartarako, Aiaraldea Komunikazio Zerbitzuak SL likidazio barik desegingo da eta, titulu unibertsalez, horren ondare guztia Aiaraldea Koop. Elk.–ra eskualdatuko da.
Euskadiko Kooperatiben Legearen 80. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, kooperatiba horietatik banantzeko eskubidea izango dute bat-egitearen aurka bozkatu duten kooperatibako kideek, edo batzar orokorretara joan ez, baina desadostasuna adierazten dutenek. Eskubide hori gauzatzeko, administratzaileei idazki bat bidali beharko zaie, berrogei eguneko epean, bat egiteko erabakia azken aldiz argitaratzen den egunetik aurrera.
Jasota geratzen da, halaber, bat-egitean parte hartu duten kooperatibetako hartzekodunek aurka egiteko eskubidea dutela. Bat-egitearen erabakiaren azken iragarkiaren datatik hilabeteko epea izango dute horretarako, Euskadiko Kooperatiben Legearen 81. artikuluan eta Merkataritza-sozietateen egitura-aldaketei buruzko apirilaren 3ko 3/2009 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Era berean, eta Merkataritza-sozietateen egitura-aldaketei buruzko apirilaren 3ko 3/2009 Legearen 43.1 artikulua betez, jakinarazten da bazkideek eta hartzekodunek eskubidea dutela aipatutako dokumentuen testu osoa eta bat-egitearen balantzeak eskuratzeko, eta horrez gain, hartzekodunek eskubidea dutela aurka egiteko.
Laudio, 2018ko apirilaren 10a.
Aiaraldea Koop. Elk.–ko presidentea,
LUIS XABIER UGALDE GULIAS.
Aiaraldea Komunikazio Zerbitzuak, S.L.–ko administratzaile bakarra,
TXABER ALVARADO BAÑARES.