83. zk., 2018ko maiatzaren 2a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (222 KB - 2 orri.)
- EPUB (198 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LAN ETA JUSTIZIA SAILA
2382
EDIKTUA, 2018ko apirilaren 24koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena (18117 kodea), zeinaren bidez jakinarazten baita Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzaren 181/17 zehapen-ebazpena.
Ezinezkoa izan da prozedurak jakinaraztea, eta, hortaz, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. eta 45. artikuluetan.
Horrez gain, jakinarazten da adierazten den ebazpenaren testu osoa interesdunen eskura dagoela Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan.
Zehatutako enpresari ohartarazten zaio gora jotzeko errekurtsoa jartzeko eskubidea duela. Errekurtso hori jar diezaioke Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia Saileko Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera. Halako errekurtsorik ez badu aurkezten era eta epe egokian, zehapena ordaindu beharko du Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-pasabidearen bidez, beherago zehaztutako datuak adieraziz, interneteko helbide honetan:
Interneteko helbidea: www.euskadi.net/nireordainketa
Espedientearen bilketa-prozeduraren kodea: 9050794
Erakunde jaulkitzailea: 04833001-522
Erreferentzia: 2017018100269
Identifikazioa: 130618
Zenbatekoa: 2.046 euro
Ordaintzeko azken eguna: 2018-06-13
Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko apirilaren 24a.
Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,
MARÍA ELENA PÉREZ BARREDO.