83. zk., 2018ko maiatzaren 2a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (227 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
2380
IRAGARKIA, Joko eta Ikuskizunen zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita B motako joko-areto batek fidantza itzultzeko eskatu duela.
Euskal Autonomia Erkidegoko Jokoaren Erregelamendu Orokorrak, uztailaren 27ko 120/2016 Dekretuz onetsiak, bere 45. artikuluan ezartzen du fidantzak azkentzeko eskaerak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko direla, hartzekodun izan daitezkeen jokalariek edo apustulariek fidantza konfiskatzeko eskatu ahal dezaten.
Prozedura honetan ez dago jakiterik interesdunak nor diren. Horregatik, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeari jarraituz, argitara ematen da Aldapaizanda SLek fidantza itzultzeko egin duen eskaera, 2011ko ekainaren 2an F201100668 zenbakiz erregistratu zena B motako joko-areto moduan, bi hilabeteko epean joko-kreditu bat dutela egiaztatzen duten jokalariek edo apustulariek zor dieten zenbatekoa fidantzaren pentzutan ordain diezaietela eskatzeko. Eskaera Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzan aurkez dezakete (Donostia kalea 1 – 01010 Vitoria-Gasteiz).
Eskaerarekin batera, kreditua egiaztatzen duen titulua, zenbatekoa, egitateen azalpena eta ordainketa egiteko banku-kontua aurkeztu behar dira.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko apirilaren 18a.
Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,
AITOR MIKEL URIARTE UNZALU.