83. zk., 2018ko maiatzaren 2a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (5764 KB - 70 orri.)
- EPUB (3751 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
2373
EBAZPENA, 2018ko apirilaren 20koa, Energiaren Euskal Erakundeko (EEE) zuzendari nagusiarena, garraioaren eta mugikortasun efizientearen aldeko inbertsioak sustatzeari begirako diru-laguntzen programaren oinarri arautzaileak onartzen, deitzen eta argitaratzen dituena – 2018. urtea.
EEE Zuzenbide Pribatuko Erakunde Publikoa da, Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren mendekoa, eta energia aurreztea eta energia-efizientzia, energia-baliabide berriztagarriak, energia-dibertsifikazioa eta energia-azpiegituren sustapena bultzatzeko jardunak bete behar ditu Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) eremuan.
Ildo horretan, EEE hainbat ekintza garatzen ari da 2030eko Euskadiko Energia Estrategian (3E-2030) bildutako helburuak betetzeko. Jardun horien artean aipatzekoa da zenbait laguntza programa abian jartzen dituela, energia-efizientzia sustatzeko eta energia berriztagarriak aprobetxatzeko jarduera-sektore guztietan.
Hortaz, diru-laguntzen programa hau diseinatu da honako helburu nagusi honi begira: salgaien garraioan eta pertsonen mugikortasunean energiaren kontsumoa arrazionalizatzea. Hartara, petrolioarekiko mendekotasuna murriztu nahian, garraio modu efizienteagoak lortzeko, energia berriztagarriak erabiltzeko, energiari dagokionez efizienteagoak diren teknologiak erabiltzera eta karga elektrikoa gauzatzeko eta erregai alternatiboz hornitzeko beharrezkoak diren azpiegiturak eskuratzera bideraturiko inbertsioak, proiektuak edo planak sustatuko dira EAEn.
Adierazitako guztiagatik, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– EEEren zuzendaritza-organoen eginkizunak arautzen dituen otsailaren 3ko 10/2015 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz, martxoaren 5eko lehengo 64/1985 Dekretua bigarrengoz aldatzen duena, garraioaren eta mugikortasun efizientearen aldeko inbertsioak sustatzeko laguntzen programari dagozkion oinarri arautzaileak onartzea eta deialdia egitea –2018. urtea–. Programaren edukia ebazpen honekin batera doa, I. eranskin gisa.
Bigarrena.– Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluarekin bat etorriz, garraioaren eta mugikortasun efizientearen aldeko inbertsioak sustatzeko laguntzen programari dagozkion oinarri arautzaileak –2018. urtea– onartzen dituen ebazpen hau, oso-osorik, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Bilbao, 2018ko apirilaren 20a.
Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,
IÑIGO ANSOLA KAREAGA.