Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

83. zk., 2018ko maiatzaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
2371

EBAZPENA, 2018ko martxoaren 27koa, Kulturako sailburuordearena, antzerki-produkziorako laguntzak emateko Balorazio Batzordearen batzarkideak izendatzen dituena eta Batzordearen osaera argitaratzen duena.

Ikusi da Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2018ko martxoaren 8ko Agindua, hots, antzerki-produkziorako laguntzak emateko araudia ezartzen duena.

Kontuan izan da 2018ko martxoaren 8ko Aginduaren 10. artikuluak xedatuaren arabera diru-laguntza horiek emateko ebazpen-proposamena balorazio batzorde batek egingo duela eta batzorde horretako bokalak Kulturako sailburuordearen ebazpen baten bidez izendatuko direla.

Horiek horrela,honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Antzerki produkziorako laguntzak emateko osatuko den Balorazio Batzordearen batzarkideak izendatzea eta Batzorde horren osaera argitaratzea. Beraz, honako hauek izango dira Batzordeko kide:

Lehendakaria: Aitziber Atorrasagasti Calcedo anderea (Kultura Sustatzeko zuzendaria).

Batzarkideak:

– Severiano Alava Urquizu jauna.

– Marta Monfort Ayestaran anderea.

– Eneko Olasagasti Eceiza jauna.

– Agurtzane Aizpuru Borda anderea.

– Pedro Ormazabal Artetxe jauna.

– Fernando Saenz de Ugarte jauna.

– Ekaitz Unai González Urretxu jauna.

Idazkaria: José Luis Ibarzabal Eguibar jauna (Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko teknikaria).

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitara dadila agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 27a.

Kulturako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.


Azterketa dokumentala