83. zk., 2018ko maiatzaren 2a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (227 KB - 2 orri.)
- EPUB (197 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
2369
AGINDUA, 2018ko apirilaren 18koa, Hezkuntzako sailburuarena, Vitoria-Gasteizko «CEU Virgen Niña» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari (Araba) Lehen Hezkuntzako unitateak gehitzeko baimena emateko dena.
Vitoria-Gasteizko (Araba) «CEU Virgen Niña» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak hasarazitako espedientea aztertu da, zeinaren bidez Lehen Hezkuntzako bi unitate gehitzeko baimena eskatzen duen.
Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin diote txostena.
Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (apirilaren 9ko BOE), ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzkoa; 131/2010 Errege Dekretua, otsailaren 12koa, apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duena (martxoaren 12ko BOE); otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete behar dituzten derrigorrezko baldintzak ezartzen dituena (martxoaren 12ko BOE), eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Ondoren zehazten den ikastetxeari baimena ematen zaio, 2018-2019 ikasturtetik aurrera, Lehen Hezkuntzako bi unitate gehitzeko:
Kode-zenbakia: 01001590.
Izen espezifikoa: «CEU Virgen Niña».
Titularra: Fundación Universitaria San Pablo-CEU.
Helbidea: Batan ibilbidea, 60.
Udalerria: Vitoria-Gasteiz.
Lurralde Historikoa: Araba.
Baimena:
– Lehen Hezkuntzako 2 unitate gehitzea.
Ikastetxearen osaera:
– Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 2 unitate, bi urtetik hiru urtera bitarteko ikasleentzat, bakoitza 18 ikaspostuko edukierakoa.
– Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 6 unitate, 150 ikaspostu.
– Lehen Hezkuntza: 12 unitate, 300 ikaspostu.
– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 4 unitate, 120 ikaspostu.
– Hezkuntza Berezia: 2 gela ireki.
2. artikulua.– Indarrean dagoen araudia betetzera behartuta dago ikastetxea, agindu honen bidez baimendutako unitateetako irakasleen titulazioari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.
3. artikulua.– Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxearen titularraren erantzukizuna izango da baldintza horiek ez betetzea.
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen edo diru-laguntzen deialdien bitartez laguntzarik lortuko denik.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko apirilaren 18a.
Hezkuntzako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.