Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

82. zk., 2018ko apirilaren 30a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ERMUKO UDALA
2362

IRAGARKIA, «Ermuko udalerrian soinu-giroa hobetzeko 2016-2020 aldiaren Ekintza Plana» jendaurrean erakusteko izapideari buruzkoa.

2018ko apirilaren 18an Alkate-udalburuak emaniko ebazpenaren bidez, honako erabakia hartu du:

«Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren 18. eta 19. artikuluetan xedatutakoarekin bat, "Ermuko udalerrian soinu-giroa hobetzeko 2016-2020 aldiaren Ekintza Plana" jendaurrean jartzen da; horretarako, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen da, azken argitalpena egin eta biharamunetik aurrera hilabeteko epean edozein pertsona fisikok zein juridikok dokumentazioa aztertzeko aukera izan dezan eta egokitzat jotzen dituen alegazioak eta oharrak egiteko.

Horretarako, "Ermuko udalerrian soinu-giroa hobetzeko 2016-2020 aldiaren Ekintza Plana" Ermuko Udalaren web gunean kontsulta daiteke telematikoki.

Gainera, paperean ere kontsulta daiteke informazio hori, Ermuko Udalaren Bulego Teknikoan. alegazioak eta iradokizunak Abiapuntu udal bulegoan aurkez daitezke, idatziz, eta han jarriko zaie sarrerako erregistro-zenbakia.»

Ermua, 2018ko apirilaren 19a.

Alkatea,

CARLOS TOTORIKA IZAGIRRE.


Azterketa dokumentala