Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

82. zk., 2018ko apirilaren 30a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
2361

IRAGARKIA, 2018ko urtarrilaren 29an egindako eskabidea dela-eta irekitako 2018-069 espedientean 2018ko martxoaren 2an Segurtasuneko sailburuordeak emandako ebazpena jakinarazteko dena. Espedientea Datu Pertsonalak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan jasotako eskubideez baliatzeari buruzkoa da.

Aipatu ebazpena jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

1.– Ebazpen horrek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko zaio Segurtasuneko sailburuari edo ebazpena eman duenari. Hilabete bat egongo da horretarako, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 115. artikuluarekin eta hurrengoekin bat etorriz. Dena den, gora jotzeko errekurtsoa jarri beharrik izan gabe, interesdunak Datuak Babesteko Euskal Bulegora jo dezake zuzenean, bere interesak defendatzeko, hala xedatzen baitu Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legearen 9. artikuluak, Datu Pertsonalak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 18.2, 23.3 eta 41. artikuluetan xedatutakoari dagokionez. Gainera, bidezkotzat jotzen duen beste edozein errekurtso edo erreklamazio aurkezteko aukera ere izango du.

2.– Interesdunak ebazpenaren testu osoa eskuratu ahalko du Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzan (Larrauri Mendotxe bidea 18, Erandio, Bizkaia). Bulego horretara bertaratu arren, ez dira etengo ez oztopatuko aurreko paragrafoan azaltzen diren aurkaratzeko edo erreklamazioa jartzeko epeak.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balio izango du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Erandio, 2018ko apirilaren 9a.

Segurtasuna Koordinatzeko zuzendaria,

RODRIGO GARTZIA AZURMENDI.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala