82. zk., 2018ko apirilaren 30a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (236 KB - 2 orri.)
- EPUB (225 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2358
EDIKTUA, 2018ko apirilaren 16koa, Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendariarena, zeinaren bidez zenbait agiri-errekerimendu jakinarazten baitira, bi dekretu hauetan bildutako diru-laguntzei dagozkienak: batetik, Seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzak arautzen dituen martxoaren 17ko 30/2015 Dekretua, eta, bestetik, Lana eta familia bateragarri egiteko diru-laguntzak arautzen dituen martxoaren 17ko 31/2015 Dekretua.
Ezinezkoa izan da aipatutako errekerimenduak banan-banan jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betetzeko.
Horretarako, ediktu honen bidez, interesdunei edo haien ordezkariei jakinarazten zaie, eskatutako diru-laguntza zehaztu ahal izateko, haien espedientearekin lotutako zenbait agiri aurkeztu beharko dutela, 10 eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren egoitzan (Kale Nagusia 85, 48011 Bilbao), zuzenean edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4. artikuluan ezarritako edozein bitarteko erabilita. Halaber, interesdunei jakinarazten zaie ezen, epe hori igaro eta gero ez badute eskatu zaien dokumentazioa aurkeztu, ulertuko dela laguntza-eskaeran atzera egin dutela, edo, hala badagokio, eskatutako laguntzaren gutxieneko zenbatekoa onartzen dutela.
Horrez gainera, jakinarazten da interesdunek eskuragarri dutela adierazitako errekerimenduen testu osoa, aipatutako helbidean.
Eranskinean aipatzen diren interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko apirilaren 16a.
Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendaria,
ERNESTO SAINZ LANCHARES.