Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

82. zk., 2018ko apirilaren 30a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
2357

IRAGARKIA, 2018ko apirilaren 11koa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Gipuzkoako lurralde-ordezkariarena. Honen bidez, jendaurrean jartzen da Hernani-Arkale 1 eta 2 220 kV-ko, zirkuito bikoitza delako linea elektrikoa aldatzeko proiektua, Hernani udalerrian.

Abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuko 10. artikuluan (2002-12-23ko EHAA) eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuko 144. artikuluan (2000-12-27ko BOE) zehaztutako ondorioetarako, eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. artikuluan (2013-12-27ko BOE) eta Goi-tentsioko linea elektrikoetako baldintza teknikoei eta segurtasun-bermeei buruzko Arautegia etq ITC-LAT 01etik 09ra arteko jarraibide tekniko osagarriak onartzen dituen otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretuan (2008-03-18ko BOE) ezarritakoarekin bat etorriaz, jendaurrean jartzen da honako instalazio elektriko hau, zeinerako administrazio-baimena eta burutzapen-proiektua onartzea eskatzen baita.

Eskatzailea: Red Eléctrica de España, SAU; egoitza, dagozkion jakinarazpenetarako: Paseo Conde de los Gaitanes 177 – 28109 Alcobendas (Madrid).

Erreferentzia: RS 20/49216 – AT-I-2017-12.

Linearen ezaugarriak:

– Zerbitzuko tentsioa: 220 kV.

– Trifasikoa; zirkuitu bikoitza.

Aldatzen den tartea:

– Eroaleak: AL 1/39-A20SA (281,1 mm2).

– Zuntz optiko eroalea: OPGW Tipo 1.

– Luzera: 691 m.

– Hasiera: 2. euskarria.

– Bukaera: 4. euskarria.

Linean aldatu beharreko tartearen ibilbidea: Hernaniko udal-mugartea.

Helburua: Papelera Guipuzcoana de Zicuñaga enpresaren eraikina handitzea. Horretarako, 2. eta 4. euskarrien arteko tartea aldatuko dute.

Aurrekontua: 832.629,36 euro.

Denek jakin eta ezagutu dezaten argitaratzen da iragarki hau. Espedientea aztergai egongo da Donostiako Easo kaleko 10ean, hor baitago Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza. Bulego horretan aurkeztu ahal izango dira egokitzat jotzen diren alegazioak, bi aletan, 20 eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Donostia, 2018ko apirilaren 11.

Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,

JOAKIN TELLERIA AGIRREZABALA.


Azterketa dokumentala