82. zk., 2018ko apirilaren 30a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (181 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak
EUSKAL TRENBIDE SAREA
2356
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita atzera egin dela «ETSko instalazio, eraikin eta geltokietan segurtasun pribatuko zerbitzuaren lizitazioa» xede duen kontratua esleitzeko prozeduran.
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia.
c) Espediente-zenbakia: P20017381.
d) Iragarkia: 2018ko otsailaren 13ko EHAAn argitaratu zen (31. zk.).
2.– Kontratuan atzera egitea.
Euskal Trenbide Sarea Erakunde Publikoko Kontratazio Batzordearen 2018ko apirilaren 19ko Erabakiaren bidez, atzera egin zen aipatutako kontratua esleitzeko prozeduran, kontratuaren esleipenarekin jarraituz gero SPKLTBren 1. artikuluan jasotako printzipio bat ez litzateke-eta beteko.
Hori guztia jakinarazten da denek jakin dezaten, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bategina onartzen duen 3/2011 Lege-gintzako Errege Dekretuan xedatuarekin bat.
Bilbao, 2018ko apirilaren 20a.
Idazkari nagusia,
AINHOA ELOLA ARANBURU.