Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

82. zk., 2018ko apirilaren 30a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
2350

EBAZPENA, 2018ko apirilaren 16koa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez onura publikokoa dela deklaratzen baita «Sopuerta TBA 2. ZTOa (Galdames)» izeneko 13,2kV-ko goi-tentsioko linea elektrikoa, zuhaitzik gabeko zerrenda zabaltzeko xedez, Sopuerta eta Galdameseko udal-mugarteetan.

Erref.: L-5965 IFT/MBA.

Esp.: AT-I-2017-30.

AURREKARIAK

1.– 2017ko abuztuaren 18an, Iberdrola Distribución Eléctrica SAU enpresak, (helbidea: San Adrian etorbidea 48. Bilbao), eskatu zuen linea hori onura publikokoa dela deklaratzeko, linea horren zortasuna handitzeak ukitzen dituen ondasunak eta eskubideak presaz okupatzeko xedez; izan ere, zuhaitzik gabeko zerrenda zabaldu nahi du. Halaber, enpresak dokumentazio egokia aurkeztu zuen Energia eta Meategietako zuzendariaren 2011ko martxoaren 8ko Ebazpena betetzeko xedez.

2.– Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuaren 10. artikuluan (EHAA, 2002-12-23) eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan (BOE, 2000-12-27) ezarritako ondorioetarako, Iberdrola Distribución Eléctrica SAUren aipatutako eskabidea jendaurrean jartzeko iragarkia argitaratu zen, 2017ko azaroaren 13ko BAOn, 2017ko azaroaren 3ko EHAAn eta 2017ko azaroaren 13ko Deia egunkarian. Harekin batera, enpresa horrek desjabetu beharrekotzat jotzen dituen ondasunen eta eskubideen zerrenda argitaratu zen.

3.– 2017ko urriaren 25ean, ofizio bana helarazi zitzaien Sopuertako eta Galdameseko udalei, eskatutako jarduketari buruzko iragarkia euren udaletxeetako iragarki-oholean jar zezaten; halaber, instalazioa onura publikoko deklaratzea egokia zen ala ez azaltzeko txostena egitea eskatu zitzaien.

4.– Ezarritako jendaurreko informazio-aldian ez zen partikularren alegaziorik aurkeztu.

OINARRI JURIDIKOAK

1.– Hauetan ezarritako arauzko izapideak bete dira espedientean: Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legea; energia elektrikoko instalazioen garraioko, banaketako, merkaturatzeko eta hornidurako jarduerak eta baimentze-prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretua; Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 1957ko apirilaren 26ko Erregelamendua; Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 3ko 282/2002 Dekretua; eta goi-tentsioko linea elektrikoak zuhaiztietatik igarotzeko berariazko baldintzak ezartzen dituen Energia eta Meategien zuzendariaren 2011ko martxoaren 8ko Ebazpena (2011-05-31ko EHAA).

2.– Sektore Elektrikoari buruzko 24/2013 Legearen 54. artikuluak onura publikoaren deklarazioa ematen die energia elektrikoa banatzeko instalazioei, horiek instalatzeko behar diren ondasun eta eskubideen nahitaezko desjabetzea egiteko eta bide-zorra ezarri eta erabiltzeko, eta deklarazio horrek berez dakar ondasun eta eskubide horien okupazioa eta presaz okupatu beharra, lege horren 56. artikuluaren eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluaren ondorioetarako.

EBAZTEN DU:

Berariaz deklaratzea onura publikokoa dela "Sopuerta TBA 2. ZTOa (Galdames)", deritzon 13,2 kV-ko goi-tentsioko linea elektrikoa, zuhaitzik gabeko zerrenda zabaltzeko xedez, Sopuerta eta Galdameseko udal-mugarteetan.

Deklarazio horrek berekin dakar, abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikuluan xedatutakoaren arabera, eraginpeko ondasunak okupatu edo eskubideez jabetu beharra, eta horien okupazioa lehenbailehen egin beharra. Deklarazioak, halaber, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan presaz okupatzeko deklarazioari dagokionez ezartzen diren ondorioak dakartza, 53. artikuluan zehaztutako erregistro-ondorioekin.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari; hortaz, beronen aurka egiteko, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke saileko zerbitzu-zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita, hala ezartzen baita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan.

Bilbao, 2018ko apirilaren 16a.

Bizkaiko lurralde-ordezkaria,

ADOLFO GONZáLEZ BERRUETE.


Azterketa dokumentala