82. zk., 2018ko apirilaren 30a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (196 KB - 1 orri.)
- EPUB (206 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
2349
HUTS-ZUZENKETA, honako ebazpen honena: «Ebazpena, 2018ko martxoaren 15ekoa, Portu eta Itsas Gaietako zuzendariarena, Debako portuan aisia-ontziak amarratzeko emakidak esleitzeko dena (7. zerrenda)».
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluak ezartzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada.
Era horretako hutsak aurkitu dira Portu eta Itsas Gaietako zuzendariaren 2018ko martxoaren 15eko Ebazpenaren I. eranskinean; ebazpen horren bidez, Debako portuan aisia-ontziak amarratzeko emakidak esleitzen dira (7. zerrenda) (2018ko apirilaren 4ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 64. zk.). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da:
2018/1740 (6/5) orrialdean, 7. eta 8. kategoriei dagokien taulak okerrak dira, eta horregatik aldatu behar dira honako hauen ordez: