Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

82. zk., 2018ko apirilaren 30a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
2348

HUTS-ZUZENKETA, honako ebazpen honena: Ebazpena, 2018ko martxoaren 12koa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zuhaitzik gabeko zerrenda zabaltzeko xedez «ST La Jara Cto. 2. (Karrantza)» izeneko 30 kV-ko linea elektrikoa onura publikokoa dela deklaratzeko, Trucios-Turtzioz udalerrian.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada.

Horrelako hutsak aurkitu dira iragarki honen testuan: Ebazpena, 2018ko martxoaren 12koa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zuhaitzik gabeko zerrenda zabaltzeko xedez «ST La Jara Cto. 2. (Karrantza)» izeneko 30 kV-ko linea elektrikoa onura publikokoa dela deklaratzeko, Trucios-Turtzioz udalerrian. Beraz, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

Gaztelerazko bertsioan, aurrekarietako 2. puntuan, 2018/2006 (2/1) orrialdean, honako hau esaten den lekuan:

«2.– (...) fue publicado el anuncio por el que se somete a información pública la citada solicitud de Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U., en el BOB de agosto de 2017 (...)»

Hau jarri behar du:

«2.– (...) fue publicado el anuncio por el que se somete a información pública la citada solicitud de Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U., en el BOB de 8 de agosto de 2017 (...)».


Azterketa dokumentala