Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

82. zk., 2018ko apirilaren 30a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
2347

AGINDUA, 2018ko apirilaren 13koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, zeinaren bidez izendatzen baitira Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluko kontseiluburua eta kontseiluburuordea.

2017ko otsailaren 14an onartuta dauden arauek arautzen dute Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluko bokalak hautatzeko hauteskunde-prozesua. Arau horien 23.2 artikuluak dioenez, hautatutako bokalek gehiengo soilez erabakiko dute nortzuk izango diren kontseiluburua eta kontseiluburuordea, eta Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak izendatuko ditu.

Goian adierazitako 2017ko otsailaren 14ko arauen 23.2 artikuluarekin bat etorrita, 2018ko martxoaren 6ko osoko bilkuran izendatu zituzten kontseiluburua eta kontseiluburuordea.

Kontseiluaren jakinarazpena jasota, eta jakinarazpen horrekin bat etorrita, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluko kontseiluburu eta kontseiluburuorde izendatzea hauek:

Kontseiluburua: María Aranzazu Eguzquiza Beobide andrea.

Kontseiluburuordea: Aitor Otegi Epelde jauna.

Bigarrena.– Agindu hau Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluari helaraziko zaio.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko apirilaren 13a.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.


Azterketa dokumentala