Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

82. zk., 2018ko apirilaren 30a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

HEZKUNTZA SAILA
2343

HUTS-ZUZENKETA, honako dekretu honena: «21/2018 Dekretua, otsailaren 20koa, Larrialdien Koordinazioko eta Babes Zibileko goi-mailako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Horrelako hutsak aurkitu dira dekretu honetan: 21/2018 Dekretua, otsailaren 20koa, Larrialdien Koordinazioko eta Babes Zibileko goi-mailako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena, zeina 2018ko martxoaren 22ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu baitzen, 58. zenbakian. Bada, jarraian zuzendu egiten dira hutsak:

6.– Lanbide-moduluan, alegia, Baso-suteen eta agindutako erretzeen gaineko esku-hartzea gainbegiratzeari buruzko moduluan, «Ebaluazio-irizpideak» apartatuan, «A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak» atalaren 1. puntuan, 2018/1551 (126/52) orrialdean,

honela dio:

«a) Eguneroko arrisku-indizeak egiteko behar diren datuak baloratu ditu, etengabeko informazioa aztertuz, hala nola Aemetek eta haren moduko iturriek emandako informazioa, sute-eremuko erregai-modeloak eta eremuko estatistikak.»

Baina honela esan behar du:

«a) Eguneroko arrisku-indizeak egiteko behar diren datuak baloratu ditu, etengabeko informazioa aztertuz, hala nola Aemetek, Euskalmetek eta haren moduko iturriek emandako informazioa, sute-eremuko erregai-modeloak eta eremuko estatistikak.»


Azterketa dokumentala