76. zk., 2018ko apirilaren 20a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (207 KB - 2 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO ESPETXERATUEN ZAINTZAKO EPAITEGIA
2141
EDIKTUA, 6703/2016 espetxe-zaintzako espedientearen ondoriozkoa.
Nik, Maria Dublang Cabrerak, Bilboko Espetxe Zaintzako Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradu naizen aldetik, honako hau jakinarazten dut:
Epaitegi honetan 6703/2016 espedientea bideratu da, Ivan Gracia Garcia zigortuaren aurka (NAN: 72584233M; haren azken helbidea: Bixente Kapanaga kalea, 7, 5.a G – Iurreta) zeina, egun, auzi-ihesean baita. Espediente horretan autoa eman da 2018-03-22an, eta haren egitateek eta erabakiak honako hau diote, hitzez hitz:
AUTOA
Bilbao (Bizkaia), 2018ko martxoaren 22a.
EGITATEAK
Lehenengoa.– 2016-10-26an, espediente honi dagokionez jakin da Bilboko Zigor arloko 7 zenbakiko Epaitegiak 402/15-L auzian Ivan Gracia Garcia zigortuari ezarritako gizartearentzat lan egiteko 47 lanaldiko betearazpen-planaren berri.
Bigarrena.– Bizkaiko Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzuak txostena bidali du, non esaten baita zigortuak, 2 lanaldi egin ostean, bertan behera utzi duela egitekoa, ez dakigu zergatik eta nolatan.
Hirugarrena.– Epaitegi honek erabaki du zigortuak zerbitzu horretan agertu behar duela beste betearazpen-plan bat egin dakion, eta ohartarazten zaio egitateak kondena urratzeko delitua izan daitezkeela eta epaitegiak zigorra ez duela bete dekreta dezakeela; agerraldia ez da gauzatu zigortuari jakinarazi ezin izan zaiolako, auzi-ihesean baitago. Hori dela eta, ediktu bidez egin da jakinarazpena, eta ediktuok epaitegi honetako iragarki-taulan txertatu dira.
Laugarrena.– Fiskaltzari jarduketak helarazi ondoren, haren erantzuna izan da Zigor Kodearen 49.6 artikuluaren arabera jokatu behar dela.
ERABAKIA:
Ivan Gracia Garciari gizartearentzako lanak egiteko ezarri zitzaion 42 eguneko zigorretik 40 egun bete gabetzat jotzea. Zigor hori Bilboko Zigor arloko 7 zenbakiko Epaitegiaren 402/15-L betearazpenean ezarri zitzaion.
Bidal bekio lekukotza Bilboko Guardiako Epaitegiari, oinarri bakarrean ezarritako ondorioetarako.
Jakinaraz bekio ebazpen hau epaia eman duen epaitegiari, behar diren ondorioetarako.
Jakinaraz bekie ebazpen hau Fiskaltzari, Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzuari, eta zigortuari Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez. Adieraz bekio, halaber, ebazpenaren aurka erreforma-errekurtsoa jarri ahal izango duela epaitegi honetan, jakinarazpena egin ondoko hiru eguneko epean.
Hala erabaki eta sinatzen du Begoña San Martin Larrinoak, Bilboko (Bizkaia) Espetxe Zaintzako Epaitegiko epaile magistratuak; horren fede ematen dut.
Ivan Gracia Garcia zigortua non dagoen ez dakigunez eta jakinarazpen eta errekerimendu gisa balio diezaion, agindutakoa betetzeko, ediktu hau egiten dut Bilbon (Bizkaia) bi mila eta hemezortziko martxoaren hogeita bian; halaber, ohartarazten zaio ezen, ebazpen horren aurka, erreforma-errekurtsoa aurkeztu ahal izango duela, hiru eguneko epean, jakinarazpen hau egiten denetik aurrera.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.