Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

76. zk., 2018ko apirilaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO ESPETXERATUEN ZAINTZAKO EPAITEGIA
2140

EDIKTUA, espetxe-zaintzako 8224/2015 espedientearen ondoriozkoa.

Nik, Begoña San Martin Larrinoak, Bilboko (Bizkaia) Espetxe Zaintzako Epaitegiko magistratua naizen aldetik, honako hau

Jakinarazten dut:

Nire kargurako epaitegian, 8224/15 espedientea bideratu da, Xabier Arkaitz De La Hera Perez zigortuari ezarritako gizartearentzat lan egiteko zigorrari buruz. Zigortua Bilbon jaioa da, 1986-07-22an, 45667270 NAN zenbakia du, eta Antonio y Maria Isabelen semea da; azken helbidea: Durangoko (Bizkaia) Untzillaitz kalea 5, 2. B - 48200. Espediente horretan, autoa eman da 2018-01-31n, eta haren xedapen-zatiak honela dio, hitzez hitz:

«Deklaratzea Xabier Arkaitz De La Hera Perezek ez duela bete gizartearentzat lan egiteko ezarri zitzaion hogeita hemezortzi egun eta erdiko zigorra, Barakaldoko Zigor-arloko 1 zenbakiko Epaitegiaren 570-12-C betearazpenean ezarria.

Jakinaraz bedi ebazpen hau epaia eman duen epaitegiari, behar diren ondorioetarako.

Artxiba bitez jarduketak.»

Xabier Arkaitz De La Hera Perezi jakinarazpen gisa balio diezaion, bestela jakinaraztea ezinezkoa baita, eta agindutakoa betez, ediktu hau egiten dut, Bilbon (Bizkaia), 2018ko martxoaren 22an. Jakinarazten zaio, halaber, ebazpen horren aurka erreforma-errekurtsoa aurkeztu ahal izango duela, hiru eguneko epean, ediktu hau jakinarazten denetik aurrera.

MAGISTRATUA.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala