Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

76. zk., 2018ko apirilaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
2135

EBAZPENA, 2018ko apirilaren 5ekoa, Hezkuntzako sailburuordearena, haur-eskola pribatuentzako 2017-2018 ikasturterako emandako diru-laguntzak jakinarazten dituena.

Hezkuntzako sailburuaren 2017ko irailaren 19ko Aginduaren bitartez, 3 urtetik beherako umeak eskolatzen dituzten ikastetxe pribatuentzako 2017-2018 ikasturterako diru-laguntzetarako deialdia egin zen, hain justu ere laguntzak eskuratzeko baldintzak araututa eta adin-tarte bakoitzerako laguntzen zenbatekoak zehaztuta.

2018ko otsailaren 20ko Ebazpenak, Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordearena, aginduaren zenbatekoa milioi bat handitu zuen. Horren ondorioaz, banatuko den kopurua 25.627.332 euro izango da.

Aipatu aginduaren 10.1 artikuluarekin bat etorriaz, Hezkuntzako sailburuaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Horrek ez du esan nahi onuradun gertatzen direnei banan-banan jakinaraziko ez zaienik. Horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Aditzera ematea Hezkuntzako sailburuaren 2017ko irailaren 19ko Aginduaren babesean emandako diru-laguntza guztiak eta haien onuradunak. Zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko apirilaren 5a.

Hezkuntzako sailburuordea,

MIREN MAITE ALONSO ARANA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala