Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

76. zk., 2018ko apirilaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
2131

EBAZPENA, 2018ko martxoaren 20koa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez berritzen baita «Asociación Empresarial de Fontanería, Saneamiento, Gas, Calefacción y Afines de Vizcaya (Afonvi)» enpresari Baimendutako Profesionalak Prestatzeko Erakunde Aitortu gisa aritzeko emandako baimena.

AURREKARIAK

Bat.– Industria eta Energiako sailburuordearen 2013ko urtarrilaren 18ko Ebazpenaren bidez, Asociación Empresarial de Fontanería, Saneamiento, Gas, Calefacción y Afines de Vizcaya (Afonvi) delakoari profesional baimenduak prestatzeko aitortutako erakunde gisa jarduteko baimena berriztatu zitzaion, eta espezialitate berri hauetan jarduteko zabaldu zitzaion:

Barneko ur instalazioak: IA

Gas instalazioak: IGA / IGB / IGC

Instalazio termikoak eraikinetan: IMT

Petrolio ekoizkin likidoak: ICL1 / ICL2 / RCL3

Fluordu gasak dituzten ekipoen maneiatzailea: GF1 / GF2

Bi.– Industria eta Energiako sailburuordearen 2013ko otsailaren 22ko Ebazpenaren bidez, 2013ko urtarrilaren 18ko Ebazpeneko akats materiala zuzendu zen. Ebazpen horretan, Asociación Empresarial de Fontanería, Saneamiento, Gas, Calefacción y Afines de Vizcaya (Afonvi) delakoari, profesional baimenduak prestatzeko aitortutako erakunde gisa jarduteko baimena berriztatu, eta espezialitate berrietan jarduteko baimena eman zitzaion. Akatsa honako espezialitate honetan zuzendu zen:

Fluordun gasak dituzten ekipoen maneiatzailea: GF4

Hiru.– 2018ko martxoaren 9an, Asociación Empresarial de Fontanería, Saneamiento, Gas, Calefacción y Afines de Vizcaya (Afonvi) erakundearen ordezkaritzak eskabide bat aurkeztu zuen profesional baimenduak prestatzeko aitortutako erakunde gisa aritzeko zeukan baimena berritzeko, espezialitate berberetan.

Lau.– Eskabide horrekin batera, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren V. kapituluan aurreikusten diren betekizunak eta baldintzak betetzen jarraitzen dutela justifikatzeko dokumentazioa aurkeztu zuen; izan ere, dekretu horren bidez, banakako prestakuntza-txartelak eta industria-segurtasunaren arloan baimendutako enpresak erregulatzen dira. Bada, dokumentazio hau erantsi zuen:

● Erakundea identifikatzeko datuak. Egoitzaren helbidea: Jon Arrospide kalea, 14 (sarrera Iruña kaleko aldapatik), 48014 Bilbao.

● Prestakuntza-jarduerak gauzatzeko erakundeak dituen giza baliabideen eta baliabide teknikoen deskribapena.

● Garatuko diren ikastaroei buruzko zehaztapenak, gaiak, metodologia, antolakuntza eta ebaluazio-sistemak xehetasunez azalduta.

Bost.– 2018ko martxoaren 16an, Asociación Empresarial de Fontanería, Saneamiento, Gas, Calefacción y Afines de Vizcaya (Afonvi) erakundeak egindako eskabidea dela-eta, Industria eta Energia Administrazioko teknikariak aldeko txostena eman zuen erakundearen baimena berritzeko.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Bat.– Bizkaiko lurralde-ordezkaria da eskabide hau ebazteko eskuduna, hala ezartzen baita Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2006ko abenduaren 4ko Aginduaren 2. artikuluan (2006-12-26ko EHAA). Artikulu hori loturik dago Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 74/2017 Dekretuaren 24. artikuluarekin.

Bi.– Banakako prestakuntza-txartelak eta industria-segurtasunaren arloan baimendutako enpresak erregulatzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren 26. artikuluan xedatutakoaren arabera, egun prestakuntza-ikastaroak emateko aitortuta dauden erakundeek beren baimena berritu beharko dute bost urterik behin, dekretu horretako 25. artikuluan aurreikusten diren betekizunak eta baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren.

Hiru.– Ondorioz, eskatzaileak aurkeztutako agirietan ikusten denez, Asociación Empresarial de Fontanería, Saneamiento, Gas, Calefacción y Afines de Vizcaya (Afonvi) erakundeak baditu aipatutako dekretuko 22. artikuluan eskatzen diren gutxieneko instalazioak; zehazki, aitortutako erakundearen akreditazioa jasotzeko direnak. Instalazioak, bestalde, Bizkaiko Lurralde Historikoan daude.

Lau.– Laburbilduz, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuan ezarritakoarekin bat eginez izapidetu da prozedura, eta, era berean, dekretu horren 25. artikuluan jasotzen dena egiaztatzeko behar beste dokumentazio aurkeztu du erakunde eskatzaileak.

Aipatutako legezko aginduak eta oro har ezar daitezkeen gainerako aginduak ikusirik, honako hau

EBAZTEN DUT:

1.– Industria segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoren 14ko 63/2006 Dekretuan ezarritakoari jarraituz, Asociación Empresarial de Fontanería, Saneamiento, Gas, Calefacción y Afines de Vizcaya (Afonvi) erakundeari profesional baimenduak prestatzeko aitortutako erakunde gisa aritzeko baimena berritzea, honako espezialitate hauetan:

Barneko ur instalazioak: IA

Gas instalazioak: IGA / IGB / IGC

Instalazio termikoak eraikinetan: IMT

Petrolio ekoizkin likidoak: ICL1 / ICL2 / RCL3

Fluordun gasak dituzten ekipoen maneiatzailea: GF1 / GF2

Fluordun gasak dituzten ekipoen maneiatzailea: GF4

2.– Erakunde honek baimena du Bizkaiko Lurralde Historikoan dauden eta akreditazioa duten instalazioetan ikastaroak emateko. Eskolak beste instalazio batzuetan eman nahi baditu, nahitaezko baimena eskatu beharko du horretarako eskumena duen lurralde-ordezkaritzan, eta egiaztatu egin beharko du instalazio horiek betetzen dituztela martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren 22. artikuluan eskatutako gutxieneko baldintzak.

3.– Aitortutako erakunde orok bete beharko ditu legezko xedapenek eta erregelamenduzkoek ezartzen dituzten betebeharrak; bereziki, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren V. kapituluan aurreikusitakoak.

4.– Aitortutako erakundeek galdu egingo dute aitortutako erakundearen kalifikazioa, baldin eta ez badituzte betetzen aipatutako dekretuan xedatutako betebeharrak eta konpromisoak edo aplikatu behar diren bestelako arauak.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke saileko zerbitzu-zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan.

Bilbao, 2018ko martxoaren 20a.

Bizkaiko lurralde-ordezkaria,

ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.


Azterketa dokumentala