76. zk., 2018ko apirilaren 20a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (208 KB - 1 orri.)
- EPUB (190 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2124
IRAGARKIA, Osakidetzako Zuzendaritza Nagusian Familia eta Komunitateko Medikuntzako irakaskuntza-koordinatzailearen lanpostua izendapen librearen bidez betetzeko deialdiari buruzkoa.
Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariak izendapen librearen bidez lanpostu bat betetzeko deialdia egiten du; zehazki, Arabako Familia eta Komunitateko Medikuntzako irakaskuntza-koordinatzailearen lanpostua (Zuzendaritza Nagusian). Deialdiaren oinarriak eta lanpostuaren profila web-orri honetan daude argitaratuta: www.osakidetza.euskadi.net
Eskabideak, deialdiaren oinarrietan xedatutakoari jarraikiz aurkeztu beharko dira, bertan adierazitako epearen barruan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko apirilaren 11.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria,
JUAN CARLOS SOTO PÉREZ.