76. zk., 2018ko apirilaren 20a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (201 KB - 2 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
LAN ETA JUSTIZIA SAILA
2123
AGINDUA, 2018ko apirilaren 10ekoa, Lan eta Justiziako sailburuarena, zeinaren bidez izendatzen baitira Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuaren Bizkaiko Zuzendariordetzan Auzitegi Klinikako zerbitzuburu lanpostu baten berariazko merezimendu-lehiaketarako merezimenduak baloratzeko batzordeko kideak.
Lan eta Justiziako sailburuaren 2018ko urtarrilaren 11ko Aginduaren bidez (2018ko otsailaren 5eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen), Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuaren Bizkaiko Zuzendariordetzan Auzitegi Klinikako zerbitzuburu lanpostu baten berariazko merezimendu-lehiaketarako deialdia egin zen.
Justizia Administrazioko Funtzionarioen Sarbiderako, Lanpostu Hornikuntzarako eta Lanbide Sustapenerako Erregelamendua onartu zuen abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 50. artikuluarekin bat etorriz, bidezkoa da eskatzaileen merezimenduak ebaluatuko dituen balorazio-batzordeko kideak izendatzea.
Horregatik guztiagatik, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– 2018ko urtarrilaren 11ko Aginduaren bidez iragarritako berariazko lehiaketako merezimenduak baloratzeko batzordeko kide izendatzea honako hauek:
Batzordeburua:
Titularra: Jaime Feliú García.
Ordezkoa: Juan Antonio Gutiérrez De Celis.
1. bokala:
Titularra: Josu Abrisqueta Liceranzu.
Ordezkoa: Antonio M. Iturralde Arriaga.
2. bokala:
Titularra: David Del Valle Pérez.
Ordezkoa: Luis Miguel Querejeta Casares.
3. bokala:
Titularra: Ángel Almena Carbajo.
Ordezkoa: Arantxa Albisu Otaño.
4. bokala:
Titularra: Victor Verano Zapatel.
Idazkaria:
Titularra: Iñigo Cortazar Ibañez.
Ordezkoa: Bonifacio Alonso Gómez.
Bigarrena.– Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko apirilaren 10a.
Lan eta Justiziako sailburua,
MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.