Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

76. zk., 2018ko apirilaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
2122

AGINDUA, 2018ko apirilaren 10ekoa, Lan eta Justiziako sailburuarena, zeinaren bidez berariazko lehiaketarako merezimenduak baloratzeko batzordeko kideak izendatzen baitira, Prozesu eta Administrazio Kudeaketako, Prozesu eta Administrazio Izapidetzako eta Laguntza Judizialeko kidegoetarako, eginkizunengatik eta /edo hizkuntzagatik bereziturik dauden lanpostuak betetzeko. Lan eta Justiziako sailburuaren 2018ko otsailaren 19ko Aginduaren bidez egin zen lehiaketa horren deialdia.

Lan eta Justiziako sailburuaren 2018ko otsailaren 19ko Aginduaren bidez (2018ko martxoaren 7ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen), berariazko lehiaketaren deialdia egin zen Prozesu eta Administrazio Kudeaketako, Prozesu eta Administrazio Izapidetzako eta Laguntza Judizialeko kidegoetarako, eginkizunengatik eta /edo hizkuntzagatik bereziturik dauden lanpostuak betetzeko.

Justizia Administrazioko Funtzionarioen Sarbiderako, Lanpostu Hornikuntzarako eta Lanbide Sustapenerako Erregelamendua onartu zuen abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 50. artikuluarekin bat etorriz, bidezkoa da eskatzaileen merezimenduak ebaluatuko dituen balorazio-batzordeko kideak izendatzea.

Horregatik guztiagatik, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 2018ko otsailaren 19ko Aginduaren bidez iragarritako berariazko lehiaketako merezimenduak baloratzeko batzordeko kide izendatzea honako hauek:

Batzordeburua:

Titularra: Jaime Feliú García.

Ordezkoa: Juan Antonio Gutiérrez De Celis.

1. bokala:

Titularra: Josu Abrisqueta Liceranzu.

Ordezkoa: Antonio M. Iturralde Arriaga.

2. bokala:

Titularra: Elena Paul Núñez.

Ordezkoa: M. Sol Arrazola Gómez.

3. bokala:

Titularra: Alejandro Gostín Sainz.

Ordezkoa: Imanol Oiarzabal Hortelano.

4. bokala:

Titularra: Ainhoa López Estébanez.

Ordezkoa: José Antonio Molina Rodríguez.

Idazkaria:

Titularra: Iñigo Cortazar Ibáñez.

Ordezkoa: Bonifacio Alonso Gómez.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko apirilaren 10a.

Lan eta Justiziako sailburua,

MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.


Azterketa dokumentala