Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

75. zk., 2018ko apirilaren 19a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
2104

EBAZPENA, 2018ko apirilaren 4koa, Gizarte Ekonomiaren zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita 2017ko uztailaren 4ko Aginduan aurreikusitako laguntzen onuradun diren erakundeen zerrenda (agindu horren bidez, gizarte-ekonomiako enpresetan bazkideak sartzeko laguntzak arautzen dira).

Aipatutako aginduaren 12.4 artikuluan ezarritako obligazioa betez, zeina agindu horretan oinarrituta eskuratutako diru-laguntzen publikotasun-printzipiotik baitator, honako hau

EBAZTEN DUT:

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea 2017ko uztailaren 4ko Aginduari jarraikiz emandako diru-laguntzen onuradun diren erakundeen zerrenda. Adieraziko dira espediente-zenbakia eta emandako diru-laguntzaren zenbatekoa, ebazpen honen I. eranskinean azaltzen den moduan.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko apirilaren 4a.

Gizarte Ekonomiaren zuzendaria,

JOAQUÍN DÍAZ ARSUAGA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala