75. zk., 2018ko apirilaren 19a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (248 KB - 5 orri.)
- EPUB (348 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LAN ETA JUSTIZIA SAILA
2103
EBAZPENA, 2018ko apirilaren 4koa, Gizarte Ekonomiaren zuzendariarena. Honen bidez argitaratzen da 2017ko uztailaren 4ko Aginduan aurreikusitako laguntzen onuradun diren erakundeen zerrenda. Agindu horren bidez, Gizarte Ekonomiako enpresak sortzeko eta gizarte-ekonomiako enpresen lurralde-sustapen planifikatua sustatzeko laguntzak onartzen ziren.
Diru-laguntzen publizitate printzipioaren eta aipatutako aginduak 12.4 atalean dioenaren arabera, honako hau
EBAZTEN DUT:
2017ko uztailaren 4ko Aginduaren arabera emandako diru-laguntzen onuradun diren erakundeen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea. Eskabideari emandako espediente-zenbakia, entitate onuradunaren izena eta emandako diru-laguntzaren zenbatekoa adieraziko dira, erabaki honen I. eranskinean azaltzen den moduan.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko apirilaren 4a.
Gizarte Ekonomiaren zuzendaria,
JOAQUÍN DÍAZ ARSUAGA.