75. zk., 2018ko apirilaren 19a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (223 KB - 3 orri.)
- EPUB (245 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LAN ETA JUSTIZIA SAILA
2102
EBAZPENA, 2018ko apirilaren 4koa, Gizarte Ekonomiaren zuzendariena. Honen bidez argitaratzen da 2017ko uztailaren 27ko Aginduan aurreikusitako laguntzen onuradun diren erakundeen zerrenda (agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-ekonomiako enpresetan laguntza teknikoa emateko diru-laguntzak iragarri eta arautu ziren).
Diru-laguntzen publikotasun-printzipioaren eta aipatutako aginduak 14.5 atalean dioenaren arabera, honako hau
EBAZTEN DUT:
2017ko uztailaren 27ko Aginduaren arabera eman diren diru-laguntzen onuradunen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea. Eskabideari emandako espediente-zenbakia eta emandako diru-laguntzaren zenbatekoa adieraziko dira, ebazpen honen I. eranskinean azaltzen den moduan.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko apirilaren 4a.
Gizarte Ekonomiaren zuzendaria,
JOAQUÍN DÍAZ ARSUAGA.