75. zk., 2018ko apirilaren 19a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (235 KB - 3 orri.)
- EPUB (314 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
2099
EBAZPENA, 2018ko apirilaren 13koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, zeinaren bidez zuzentzen baitira honako ebazpen honetan egindako hutsak: 2018ko martxoaren 15eko Ebazpena, IVAPek antolatutako ikastaroen balioztapenaren berri ematen duena, estatu-mailako gaitasuna duten toki-administrazioko funtzionarioen lehiaketen baremo orokorrean sar daitezen.
Ebazpen horretan akats bat atzeman da, ikastaroen zerrendan ekintza gehiago baitaude balioztapena egiteko.
Horregatik, hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendariaren 2018ko martxoaren 15eko Ebazpenean egindako hutsa zuzentzea.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko apirilaren 13a.
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,
MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.