75. zk., 2018ko apirilaren 19a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (189 KB - 1 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
HEZKUNTZA SAILA
2094
AGINDUA, 2018ko martxoaren 27koa, Hezkuntzako sailburuarena, Hezkuntza Saileko behin-behineko langile bat kargutik kentzeko dena.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28. artikuluan ezarritako ahalmenez baliatuz eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 96.2 artikuluan xedatua aplikatuz, kargu uztea gauzatzen da eta hau
XEDATzen DUT:
Lehenengoa.– Jon Karlos Aguirre Huerga jauna Hezkuntza Saileko administrazioko aholkulari kargutik kentzea (5299 kodea eta 1 dotazioa), eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena.– Kargu-kentze honek 2018ko apirilaren 7tik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, bi kasuetan agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 27a.
Hezkuntzako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.