73. zk., 2018ko apirilaren 17a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (232 KB - 2 orri.)
- EPUB (197 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
2037
IRAGARKIA, Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzarena, zeinaren bidez ingurumen-organoak jakinarazten baitu ingurumen-txosten estrategikoa formulatzeko oinarrirako baliozko eta egoki iritzitako oharrak egiteko epea, Berangoko HAPOaren aldaketaren ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatuari dagokionez, Komunitateko Sistema Orokorrean DC-1.
Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 30. artikuluan xedatutakoa betetzeko, Ingurumen Administrazioaren zuzendariak kontsulta egin zien eragindako administrazio publikoei eta pertsona interesdunei.
Kontsulta hori jakinarazten saiatu arren, ezinezkoa izan da, eta, beraz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Hori guztia argitara ematen da, eranskinean aipatutako interesdunek horren berri izan dezaten eta banakako jakinarazpentzat har dezaten; gainera, ohartaraztapen hauek egiten zaizkie:
Interesdunek egoki iritzitako iradokizunak aurkez ditzakete, iragarki hau argitaratu eta 45 eguneko epean, iragarki hau BOEn argitaratzen denetik aurrera.
Espedientearen dokumentazioa interesdunen eskura dago:
– www.ingurumena.ejgv.euskadi.eus / Ingurumena / Ingurumen-inpaktua / Hartu parte
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko apirilaren 9a.
Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,
IVAN PEDREIRA LANCHAS.