72. zk., 2018ko apirilaren 16a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (180 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1981
EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 173/2017 prozeduraren ondoriozkoa.
Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia (Familia).
Judizioa: 173/2017 adostasunik gabeko dibortzioa.
Alderdi demandatzailea: Darcimeure Pereira Tolentino.
Alderdi demandatua: Luciano De Oliveira Brito.
Gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.
Jakinarazten dut:
Aipatu judizioan 131/18 epaia eman da 2018-03-15ean, eta demandatuak bulego judizial honetan eskura dezake horren kopia. Demandatuaren egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau epaitegi honetako iragarki-oholean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea erabaki da, Luciano De Oliveira Brito jaunari jakinarazpen gisa balio diezaion.
Bilbao (Bizkaia), 2018ko martxoaren 15a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.