67. zk., 2018ko apirilaren 9a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (206 KB - 1 orri.)
- EPUB (190 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1827
IRAGARKIA, Barrualde-Galdakao ESIan, izendapen askearen bitartez, ebakuntza-gelako gainbegirale lanpostu bat betetzeko deialdiari buruzkoa.
Barrualde-Galdakao ESIko zuzendari gerenteak deialdia egin du, Barrualde-Galdakao ESIan, izendapen askearen bitartez, ebakuntza-gelako gainbegirale lanpostu bat betetzeko. Deialdiaren oinarriak zein lanpostuaren profila web-orri honetan daude argitaratuta: www.osakidetza.euskadi.net
Eskabideak deialdiaren oinarrietan xedatutakoari jarraikiz aurkeztu beharko dira, bertan adierazitako epearen barruan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera.
Galdakao, 2018ko martxoaren 15a.
Barrualde-Galdakao ESIko zuzendari gerentea,
JON GUAJARDO REMACHA.