65. zk., 2018ko apirilaren 5a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (217 KB - 2 orri.)
- EPUB (197 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1780
IRAGARKIA, 2018ko martxoaren 20koa, zeinaren bidez jakinarazten baita Gizarte Zerbitzuen zuzendariaren 2017ko abenduaren 12ko Ebazpena, VG A 218/17 espedientean eskatutako laguntzari buruzkoa.
Ebazpen hori jakinarazten saiatu arren, ezinezkoa izan da, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.
Interesdunak eskuragarri du ebazpenaren testu osoa, Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).
Goiko espediente horretan emandako ebazpenak ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Gizarte Politiketako sailburuordeari, hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesdunek jakin dezaten eta jakinarazpentzat har dezaten.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 20a.
Gizarte Zerbitzuen zuzendaria,
EMILIO GERMÁN SOLA VALLOJERA.