65. zk., 2018ko apirilaren 5a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (203 KB - 1 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak
EUSKO LEGEBILTZARRA
1778
IRAGARKIA, Eusko Legebiltzarreko kafetegi- eta jantoki-zerbitzuaren kontratuari buruzkoa (Eusko Legebiltzarreko Mahaiaren 2018ko martxoaren 20ko Erabakia).
(06-300-18 espedientea).
Kontratu-mota: zerbitzuak.
Helburua: iragarkiaren izenburuan adierazten dena.
Izapidea: ohikoa.
Prozedura: irekia.
Esleitzeko era: zenbait esleipen-irizpide.
Lizitazioaren gehieneko aurrekontua: 160.000,00 euro, BEZik gabe (16.000,00 euro dagozkio BEZari, % 10). Guztira, 176.000,00 euro.
Burutzeko epea: 2 urte.
Luzapena: 2, urte banakoa.
Agiriak eskuratzea: klausula teknikoen agiria eta administrazio-klausula berezien agiria hemen egongo dira eskuragarri:
– Eusko Legebiltzarra, 09:00etatik 14:00ak arte. Legebiltzarraren helbidea hau da: Becerro de Bengoa kalea z.g., 01005 Vitoria-Gasteiz.
– Eusko Legebiltzarraren web-orrian: www.legebiltzarra.eus / Kontratatzailearen profila
Eskaintzak aurkezteko tokia: proposamenak administrazio-klausula berezien agirian dagoen ereduaren arabera egingo dira eta Eusko Legebiltzarreko Erregistro Orokorrean aurkeztuko (Becerro de Bengoa kalea z/g, 01005 Vitoria-Gasteiz), norberak ekarrita edo agiri horren 12.3 puntuan adierazten den moduan.
Eskaintzak aurkezteko azken eguna: 2018ko maiatzaren 7a, 9:00etatik 14:00etara.
Eskaintzak jendaurrean irekitzea: Eusko Legebiltzarrean izango da, eta aldez aurretik eta nahiko denborarekin kontratatzailearen profilean argitaratuko dira data eta ordua, eta posta elektronikoren bidez jakinaraziko zaizkie lizitatzaileei.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 20a.
Eusko Legebiltzarreko lehendakaria,
BAKARTXO TEJERIA OTERMIN.