65. zk., 2018ko apirilaren 5a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (188 KB - 1 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1777
EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 165/2017 prozeduraren ondoriozkoa.
Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: adostasunik gabeko 165/2017 dibortzioa.
Demandatzailea: Igor Caridad Rivaquemada.
Abokatua: María del Pilar Castillo Coto.
Prokuradorea: Patricia Sanchez Sobrino.
Demandatua: Paula Zamora Verdejo.
Gaia: dibortzioa.
Aipatu judizioan 120/2018 epaia eman da, 2018-03-01ean, eta bere idazpurua honako hau da hitzez hitz:
120/2018 EPAIA
Vitoria-Gasteizen, bi mila eta hamazortziko martxoaren batean.
Belén González Martínek, Gasteizko (Araba) eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegiko magistratu-epaile denak, ikusi ditu epaitegi honetan adostasunik gabeko dibortziorako bideratutako 165/2017 prozeduran autoak. Eta horietan parteak honako hauek izan dira: demandatzaile legez Igor Caridad Rivaquemada, Sánchez Sobrino prokuradorearekin; demandatu legez Paula Zamora Verdejo, auzi-ihesian dena eta ordezkaritza prozesalik ez duena; eta adingabekoen interesak defenditzearren Ministerio Fiskalak ere parte hartu du. Eta, Erregearen izenean, oinarri hauekin ebazpena eman da:
Paula Zamora Verdejo demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.
Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 1a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.