Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

65. zk., 2018ko apirilaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1776

EDIKTUA, 862/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 862/2017 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Maria Isabel Rubio de la Ascension.

Abokatua.

Prokuradorea.

Demandatua: Mudassar Ali Butt.

Gaia: hitzezko judizioa.

Judizio horretan honako epai hau eman da:

49/18 EPAIA

Epailea: Francisco Javier Pablo Pablo jauna.

Lekua: Vitoria-Gasteiz.

Eguna: bi mila eta hamazortziko otsailaren hogeita zortzia.

Alderdi demandatzailea: Maria Isabel Rubio de la Ascension.

Abokatua.

Prokuradorea.

Alderdi demandatua: Mudassar Ali Butt.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: kontratu partikularrak.

Ikusi dira, diru-zenbateko bat erreklamatzeko, epaitegi honetan bideratu den 862/2017 hitzezko judizioaren autoak; prozedura M.ª Isabel Rubio de la Ascensión andreak eskatu du, auzi-ihesean den Mudassar Ali Butt jaunaren aurka.

EPAITZA

Ezesten dut M.ª Isabel Rubio de la Ascensión andreak diru-zenbateko bat erreklamatzeko aurkeztutako hitzezko judizioaren demanda, auzi-ihesean den Mudassar Ali Butt jaunaren aurkakoa.

Hortaz, demandatua absolbitu egiten dut haren aurka formulaturiko eskaera guztietatik.

Guztiarekin ere, kostuak demandatuari ezartzen zaizkio beren beregi.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Honen aurka ezin da inongo errekurtsorik aurkeztu, PZLren 455. artikuluaren 1. paragrafoan –in fine– xedatutakoaren arabera.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena: Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judiziala naizenez, horren guztiaren fede ematen dut Vitoria-Gasteizen (Araba), bi mila eta hamazortziko otsailaren hogeita zortzian.

Mudassar Ali Butt demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 28a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala