Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

65. zk., 2018ko apirilaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
1773

EBAZPENA, 2018ko martxoaren 22koa, Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Zerbitzu zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoan lege-gordailua arautzen duen dekretu-egitasmoa jendaurrean jartzeko dena.

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak dekretu-egitasmo bat prestatu du Euskal Autonomia Erkidegoan lege-gordailua arautzeko; Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legean zehazten denaren arabera izapidetu behar da proiektu hori.

Lege horren 8.1 artikuluaren arabera, herritarren eskubide eta interes legitimoei eragiten dieten xedapen orokorrak, baldin eta, xedapenen izaera aintzat hartuta, hala komeni bada, jendaurrean jarri beharko dira.

Proiektatutako dekretuaren xedea da Euskal Autonomia Erkidegoan edozein formatutan editatzen diren lineaz kanpoko eta lineako argitalpenen lege-gordailua arautzea, bai eta Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo euskaraz editatzen diren argitalpenena ere.

8/2003 Legearen 8.4 artikuluaren arabera, jendaurreko informazioaren izapidea nahikoa izango da hogei egun balioduneko epea, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Gobernu Kontseiluaren 2010eko abenduaren 28ko Erabakiaren bidez onartu ziren xedapen orokorrak izapidetzeko jarraibideak. Bada, erabaki horretako lehenengo zenbakia 8an xedatzen duenez, hala eskatzen denean, jendaurrean jartzea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian iragarriko da, eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan argitaratuz osatuko, 8/2003 Legea betez.

Azaldutakoaren ondorioz, eta Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren egitura organikoa eta egitekoak ezartzen dituen apirilaren 11ko 82/2017 Dekretuaren 8. artikuluan xedatuarekin bat, honako hau

EBAZTEN DUT:

1.– Interesdunei entzuteko izapidearen mende jartzea honako dekretu-egitasmo hau –Euskal Autonomia Erkidegoan lege-gordailua arautzekoa–, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hogei egun balioduneko epea.

2.– Agindu horrek ukitu ditzakeen interes legitimoren baten jabe direla uste duten pertsona fisiko eta juridiko publiko zein pribatu guztiek kontsultatu dezakete agindu-egitasmo horren espedientea. Horretarako Zerbitzu Zuzendaritzara (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz), edo Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikora jo beharko dute goian adierazitako epearen barruan eta aurkeztu ahal izango dira nahi diren alegazio, agiri eta frogagiri guztiak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 22a.

Zerbitzu zuzendaria,

CARMELO ARCELUS MÚGICA.


Azterketa dokumentala