Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

65. zk., 2018ko apirilaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
1769

EBAZPENA, 2018ko martxoaren 23koa, Industria Garatzeko zuzendariarena eta Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena; honen bidez jendaurrean jartzen da Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren agindu honen proiektua: Agindua, «EAEko jarduera ekonomikoko guneetako, enpresa-parkeetako eta industrialdeetako Renove plana» arautzen duena.

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak «EAEko jarduera ekonomikoko guneetako, enpresa-parkeetako eta industrialdeetako Renove plana» izeneko programa arautzen duen Aginduaren proiektua egin du. Proiektu hori abenduaren 22ko 8/2003 Legeak (xedapen orokorrak egiteko prozedurarenak) ezartzen duen bezala izapidetu behar da.

Aurrean aipatutako 8/2003 Legeak 8.1 artikuluan ezartzen duenaren arabera, herritarren eskubideei eta bidezko interesei eragiten dieten xedapen orokorrei entzunaldi-izapidea emango zaie, eta xedapenen izaerak hala gomendatzen duenean, jendaurrean jarriko dira.

Horrenbestez, proiektu hori jendaurrean jartzen da, abenduaren 22ko 8/2003 Legeak (xedapen orokorrak egiteko prozedurarenak) 8. artikuluan ezartzen duenarekin bat etorriz, eta horretarako nahikoa izango da 20 egun balioduneko epealdia, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatuko dena.

Azaldutakoa kontuan hartuz eta apirilaren 11ko 4/2017 Dekretuak (Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duenak) 7.g artikuluan ezartzen duenarekin bat etorriz, hauxe

EBAZTEN DUGU:

Lehenengoa.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuko den hogei egun balioduneko epealdian jendaurrean jartzea «EAEko jarduera ekonomikoko guneetako, enpresa-parkeetako eta industrialdeetako Renove plana» izeneko programa arautzen duen Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren Aginduaren proiektua.

Bigarrena.– Aldi horretan pertsona fisiko eta juridiko guztiek, publikoek zein pribatuek, aginduaren proiektua aztertu ahal izango dute Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Industria Garatzeko Zuzendaritzan edo Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz, PK: 01010) eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan (www.euskadi.net), eta nahi dituzten alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte egoitza horietan.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 23a.

Industria Garatzeko zuzendaria,

ALEJANDRO LÓPEZ CÁRCAMO.

Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria,

AITOR PATXI OREGI BAZTARRIKA.


Azterketa dokumentala