65. zk., 2018ko apirilaren 5a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (1310 KB - 12 orri.)
- EPUB (570 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
1766
AGINDUA, 2018ko martxoaren 20koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, zeinaren bidez 2018ko deialdia egiten baita Euskal Autonomia Erkidegoko itsasertzeko eremuak garatzeko eta bultzatzeko laguntzak emateko (Itsaspen programa), otsailaren 21eko 22/2012 Dekretuaren II. eta III. kapituluen babesean.
Euskal Autonomia Erkidegoko itsasertzeko eremuak garatzeko eta bultzatzeko laguntzei (Itsaspen Programa) buruzko otsailaren 21eko 22/2012 Dekretuak (2012ko martxoaren 6ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 47. zk.) helburu dauka Euskal Autonomia Erkidegoko itsasertzeko eremuak sustatzeko eta garatzeko laguntzak emateko araubidea sortzea eta arautzea, eremuotako oinarrizko zerbitzuak eta herritarren bizi-kalitatea hobetzeko eta kostaldeko herriak biziberritzen, berritzen eta garatzen lagunduko duten jarduera ekonomiko berriak sortzen laguntzeko.
Otsailaren 21eko 20/2012 Dekretuaren 7. artikuluan xedatu bezala, urtero egingo da laguntzetarako deialdia eta, halaber, bigarren zenbakian bildutako zenbait eduki finkatuko dira, hala nola: zein den eskabideak aurkezteko epea; gehienez zenbat diru bideratuko den laguntzak banatzeko (kapituluetan banatuta); zein diren diruz lagunduko diren laguntza-lerroak; irizpide objektiboen artean zein aplikatuko diren laguntzen zenbatekoa zehazteko; nolako dokumentazioa aurkeztu behar den; zein den inbertsioak eta gastuak egiteko epea, bai eta Inbertsioak eta gastuak justifikatzekoa; eta soberakin ekonomikorik badago, nola banatuko diren kapitulu bakoitzean.
Deialdian jasotako diru-laguntzak Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren 2018ko Diru-laguntzen Plan Estrategikoan jasota daude –Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2018ko otsailaren 15eko Aginduan onartua–, eta honako esteka honetan kontsulta daitezke: http://www.euskadi.eus/noticia/2018/plan-estrategico-de-subvenciones-del-departamento-de-desarrollo-economico-e-infraestructuras-para-2018-consejo-de-gobierno-20-02-2018/web01-s2ekono/es/ sayudas
Deialdi hau ebazterakoan, aintzat hartuko dira administrazio publikoen diru-laguntza jarduera arautzen duten publikotasun-, lehia- eta objektibotasun-printzipioak, betiere honako arau hauetan xedatutakoari jarraituz: Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartua; Diru-laguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren oinarrizko manuak; Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretua, eta laguntza eta diru-laguntzei aplikatu beharreko gainerako xedapenak. Gainera, diru-baliabide erabilgarriak otsailaren 21eko 22/2012 Dekretuan eta agindu honetan ezarritako irizpideen arabera aplikatuko dira.
Hori dela bide, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Xedea
Agindu honen helburua deialdia egitea da Euskal Autonomia Erkidegoko itsasertzeko eremuak garatzeko eta bultzatzeko 2018ko laguntzak emateko (Itsaspen Programa), II. eta III. kapituluetan eta otsailaren 21eko 22/2012 Dekretuan aurreikusita baitaude.
Bigarrena.– Eskabideak eta dokumentazioa.
1.– Otsailaren 21eko 22/2012 Dekretuan erregulatutako Euskal Autonomia Erkidegoko itsasertzeko eremuak garatzeko eta bultzatzeko 2018ko laguntzak (ITSASPEN Programa) eskatzeko inprimakia onartu da, eta www.nasdap.ejgv.euskadi.eus webgunean jarriko da eskuragarri.
2.– Laguntza-eskabideak aipatutako inprimaki onartu horren arabera aurkeztu beharko dira, Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariari zuzenduta (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).
3.– Eskabideak zuzenean aurkez daitezke, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan zehaztutako tokietan, betiere apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuari jarraituz (72/2008 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzkoa). Eskatzaileak postetxe batean aurkezten badu eskabidea, gutun-azal irekian egin beharko du, postako langileek zigila dezaten eta data ezar diezaioten.
4.– Laguntzak eskatzen dituztenek, eskabidearekin batera, otsailaren 21eko 22/2012 Dekretuaren 6. artikuluan aurreikusitako dokumentazioa aurkeztu beharko dute.
5.– 2018 ekitaldian, otsailaren 21eko 22/2012 Dekretuak ezarritako laguntza deialdian sartzeko eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.
Hirugarrena.– Baldintzak.
Deialdi honetako diru-laguntzak jasotzeko interesa dutenek egiaztatu beharko dute otsailaren 21eko 22/2012 Dekretuaren 5. artikuluko baldintzak betetzen dituztela, eta diru-laguntzak debekatzeko Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan jasotako inguruabarretako bakar batean ez daudela.
Laugarrena.– Gehieneko diru-zuzkidura.
1.– Agindu honetan deitutako 2018ko ekitaldirako laguntzen gehieneko diru-zuzkidura 500.000 eurokoa da. Horietatik 382.500 euro II. kapituluan jaso dira, (262.500 euro 2018an ordaintzeko kredituari dagozkio eta 120.000 euro, 2019an ordaintzekoari). Azkenik, III. kapituluari 117.500 euro dagozkio: 87.500 euro 2018. urterako ordainketa-kredituarenak dira, eta 30.000 euro, 2019. urterako konpromiso-kredituarenak.
2.– Bi kapitulu horietako batean soberakinik badago, besteari esleituko zaizkio.
Bosgarrena.– Diruz laguntzeko moduko laguntza-lerroak.
Otsailaren 21eko 22/2012 Dekretuaren babespean 2018an diruz lagunduko diren jarduerak II. eta III. kapituluetan aurreikusitakoak izango dira.
Seigarrena.– Laguntzen balorazio- eta kuantifikatze-irizpide objektiboak.
Proiektuak baloratzeko, otsailaren 21eko 22/2012 Dekretuaren 8. artikuluan aurreikusitako irizpide objektibo guztiak hartuko dira kontuan.
Zazpigarrena.– Obligazioak.
Otsailaren 21eko 22/2012 Dekretuko 12. artikuluan jasotako onuradunen obligazioez gain, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14.1 artikulukoak ere bete beharko dira, eta Lege horretako 46. artikuluan lankidetza-beharrari buruz adierazitakoa.
Zortzigarrena.– Inbertsioak eta gastuak gauzatzeko epea.
1.– II. eta III. kapituluetako ekintzei dagozkien inbertsioak eta gastuak urtekoak edo urte anitzekoak izango dira. Urteko proiektuak gauzatzeko gehieneko epea 2018ko abenduaren 31n amaituko da, eta urte anitzekoak gauzatzekoa, berriz, 2019ko abenduaren 31n, hargatik eragotzi gabe otsailaren 21eko 22/2012 Dekretuaren 13. eta 16.3 artikuluetan xedatutakoa betetzea.
2.– Proiektu bakoitzaren inbertsio eta gastuak gauzatzeko epea zehazteko, aintzat hartuko da Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariaren Ebazpenean ezarritakoa, hala ezarrita baitago otsailaren 21eko 22/2012 Dekretuaren 11. artikuluan.
Bederatzigarrena.– Inbertsioak justifikatzeko epea.
Urteko eta urte anitzeko proiektuetan, gehienez bi hilabeteko epean justifikatu beharko da inbertsioak eta aurreikusitako gastuak gauzatu direla, laguntza emateko ebazpenean ezarritako inbertsio- edo gastu-proiektua amaitzen denetik edo azken luzapenetik hasita, hala ezarrita baitago otsailaren 21eko 22/2012 Dekretuaren 14.3 artikuluan.
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA.– Aplikatu beharreko araudia.
Agindu honetan aurreikusitako laguntzei dagokienez, honako arau hauetan xedatutakoa bete beharko da: otsailaren 21eko 22/2012 Dekretua, itsasertzeko eremuak garatzeko eta bultzatzeko diru-laguntzak emateko modua arautzen duena (Itsaspen Programa); Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartua; urriaren 1eko 39/2015 Legea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena; urriaren 1eko 40/2015 Legea, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena; Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren oinarrizko manuak; Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretua; eta Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruzko 2013ko abenduaren 18ko Batzordearen 1407/2013 (EB) Erregelamendua.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA.– Errekurtsoak.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ezar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
AZKEN XEDAPENETAN HIRUGARRENA.– Ondorioak.
Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 20a.
Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua,
MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.