Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

65. zk., 2018ko apirilaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1764

42/2018 DEKRETUA, martxoaren 27koa, zeinaren bidez aitortzen baita Asociación Egoaizia, Asociación para la Cooperación al Desarrollo elkartea onura publikokoa dela.

Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 42. artikuluak hau dio: Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dauden elkarteak onura publikokotzat aitortu ahal izango dira, baldin eta elkarteok, beren jardueren bitartez, interes orokorra edo guztien ongia lortzen laguntzen badute, eta, horretarako, eskuzabaltasun-, altruismo-, elkartasun- eta aniztasun-balioak nabarmen gauzatzen badituzte.

Haren babesean, Asociación Egoaizia, Asociación para la Cooperación al Desarrollo elkarteak aipatutako aitorpena eskatu du, uste baitu merezi duela onura publikokoa dela aitortzea, garapenerako lankidetzaren eta sentsibilizazioaren arloan garatzen dituen jarduerengatik.

Asociación Egoaizia, Asociación para la Cooperación al Desarrollo elkartea 2000ko otsailaren 12an eratu eta inskribatu zuen Justizia, Enplegu eta Gizarte Segurantza Sailaren Azterlanen eta Araubide Juridikoaren Zuzendaritzak, 2000ko martxoaren 21eko Ebazpenaren bidez.

Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean dago inskribatuta (erregistro-zenbakia: AS/G/08500/2000).

Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen ditu bere eginkizunak nagusiki, nahiz eta, garapenerako nazioarteko lankidetza duenez funtsezko xede, bere proiektu batzuk lankidetza horren hartzaile diren herrialdeetan egiten dituen.

Eratu zenetik, Asociación Egoaizia, Asociación para la Cooperación al Desarrollo elkarteak bere helburu nagusia lortzeko, hau da, gizarteko gune eta pertsonarik ahulenen garapena lortzera bideratutako jarduera solidarioak sustatzea lortzeko, behar diren jarduera guztiak egiten ditu.

Gizarteak nabarmen aitortzen ditu interes orokorreko jarduera horiek guztiak.

Aipatu 7/2007 Legearen 45.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, onura publikoaren deklarazioa Gobernu Kontseiluak erabakitako dekretu baten bidez egingo da, kasuan kasuko sailek –gaiaren arabera– proposatuta. Agindu hori betetzearren, espediente bat izapidetu da, zeinari erantsi baitzaizkio sailek eta hala eskatu zaien erakundeek egindako txostenak.

Ondorioz, Lehendakariaren, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren eta Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren proposamenez, aurkeztutako txostenak ikusirik, eta Gobernu Kontseiluak 2018ko martxoaren 27an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Asociación Egoaizia, Asociación para la Cooperación al Desarrollo elkartea onura publikokoa dela aitortzea, bere jardueraren bidez interes orokorraren alde egiten duela uste baita. Elkarte hori Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean AS/G/08500/2000 zenbakiarekin dago inskribatuta.

Vitoria-Gasteizen, 2018ko martxoaren 27an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua,

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.


Azterketa dokumentala