65. zk., 2018ko apirilaren 5a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (301 KB - 23 orri.)
- EPUB (203 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
XEDAPEN OROKORRAK
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
1763
36/2018 DEKRETUA, martxoaren 20koa, zeinaren bidez onartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko kargu publikoen lanpostuen katalogo eguneratua.
Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Haien Interes Gatazkak Arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legea onartu zen kudeaketa publikoaren gardentasuna bermatzeko helburuarekin; horrela, funtzio publikoak dituen pertsona orok eginkizun etiko bat eta eginkizun sozial bat bete dezan, eta, era horretan, gizarteak berriro konfiantza izan dezan interes komuna kudeatzen dutenengan. Era berean, legearen xedea da, kargu publikodunen jokabide-kodean agintzen duten printzipio orokorrak ezartzeaz gain, interes-gatazkak sor ditzaketen egoerak arautzea eta bateraezintasun-araubidea finkatzea, hori guztia interes orokorra nagusituko dela bermatzeko.
Ekainaren 26ko 1/2014 Legearen 2. artikuluak zehazten du Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko zein kargu publiko sartzen diren bere aplikazio-eremuan. Legearen garapenari eta aplikazioari ziurtasun juridikoa emateko, Jaurlaritzak kargu publikoen katalogoa onar dezala aurreikusten da 4. artikuluaren 1. apartatuan, lege horretan ezarritako araubide juridikoaren mende dauden kargu publikoak identifikatzeko eta horiei buruzko informazioa izateko. Hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoko kargu publikoen katalogoa onartzen duen azaroaren 18ko 216/2014 Dekretuaren bidez onartu zen katalogo hori. Hori dela eta, 4. artikulu horretan, ezartzen da kargu publikoen katalogoak izaera eratzailea izango duela, kargu publikoa katalogoan azaltzea beharrezkoa izango dela legea aplikatu ahal izateko, kargu publikoen katalogoa etengabe eguneratuko dela eta herritar guztiek katalogoa eskura izango dutela Eusko Jaurlaritzaren web-orriaren bidez.
Horri dagokionez, kargu publikodunen betebeharrei eta eskubideei buruzko azaroaren 15eko 156/2016 Dekretuaren 51.1 artikuluan dago zehaztuta (ekainaren 26ko 1/2014 Legea garatzeko eman zen dekretu hori) publizitate aktiboaren konpromisoa. Artikulu horren a) letran, Kargu Publikoen Katalogoa azaltzen da, non adieraziko baita kargu publikoen titularrei buruzko informazioa eta zer egunetan hasi diren zerbitzua ematen.
Horrela, kargu publikodunen lanpostuekiko gardentasun-konpromisoa hartuta, urterik urtera eman dira argitara kargu publikodunen lanpostuak, martxoaren 31ko 39/2015 Dekretuaren bidez, martxoaren 22ko 49/2016 Dekretuaren bidez eta irailaren 12ko 217/2017 Dekretuaren bidez, eta arau horiek izan dira Euskal Autonomia Erkidegoko kargu publikodunen katalogoa onartzeko bidea.
Kargu publikoen postuei dagokienez, azaroaren 15eko 156/2016 Dekretuaren 8. artikuluan ezarri bezala, urtero eta lehen hiruhilekoan, Gobernu Kontseiluak, funtzio publikoaren arloan eskumena duen sailburuak hala proposatuta, dekretu bidez onetsiko du Kargu Publikoen Katalogo eguneratua, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Arartekoari, Herri Kontuen Euskal Epaitegiari, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeari, Lan Harremanen Kontseiluari eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoari dagokienez, erakunde horietako kargu publikoen katalogo eguneratuak sartu dira, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko xedez.
Horren ondorioz, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2018ko martxoaren 20an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau
XEDATZEN DUT:
1. artikulua.– Kargu publikoen katalogo eguneratua onartzea.
1.– Euskal Autonomia Erkidegoko kargu publikoen katalogo eguneratua onartu da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko xedez. Dekretu honen I. eranskinean jaso da katalogoa.
2.– Arartekoaren, Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen, Lan Harremanen Kontseiluaren eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren kargu publikoen katalogo eguneratuak sartu dira, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara daitezen. Dekretu honen II. eranskinean jaso dira.
3.– Dekretu honek ondorioak dituen egunean dago eguneratuta dekretu honen bidez onartutako kargu publikoen katalogoa; hala ere, gerora emandako beste edozein arauk aldatutzat joko da, baldin eta bertako kargu publikoen arautzeari eragiten badio.
2. artikulua.– Argitalpena.
Dekretu honen bidez onartzen den kargu publikoen katalogo eguneratua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
XEDAPEN INDARGABETZAILEA.– Arauak indargabetzea.
Indargabetuta geratzen da irailaren 12ko 217/2017 Dekretua, zeinaren bidez onartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko kargu publikoen katalogo eguneratua.
AZKEN XEDAPENA.– Eraginkortasuna.
Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2018ko martxoaren 20an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,
JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.
I. ERANSKINA, MARTXOAREN 20KO 36/2018 DEKRETUARENA
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO SEKTORE PUBLIKOKO KARGU PUBLIKOEN ETA BEHIN-BEHINEKO LANGILEEN LANPOSTUAK
1.– Lehendakaritza.
1) Lehendakaria.
• Idazkaritzako eta Erakundeekiko Harremanetarako zuzendaria.
2) Lehendakaritzako idazkari nagusia:
a) Azterlan Kabinetearen zuzendaria.
b) Araubide Juridikoaren zuzendaria.
c) Koordinaziorako zuzendaria.
d) Zerbitzu zuzendaria.
e) Komunikaziorako zuzendaria.
f) Gobernu Irekiaren zuzendaria.
3) Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia:
a) Kanpo Harremanetarako zuzendaria.
b) Europako Gaietarako zuzendaria.
c) Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria.
d) Euskadiren Europar Batasunerako ordezkaria.
e) Euskadiren Argentinako (Mercosur) ordezkaria.
f) Euskadiren Txile, Peru eta Kolonbiako ordezkaria.
g) Euskadiren Estatu Batuetako ordezkaria.
h) Euskadiren Mexikoko ordezkaria.
4) Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia:
a) Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendaria.
5) Behin-behineko langileak:
a) Lehendakariaren aholkularia (sailburuordearekin parekatua).
b) Lehendakaritzaren Idazkaritza Nagusiaren aholkularia (zuzendariarekin parekatua).
c) Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako aholkularia (zuzendariarekin parekatua).
d) Biktimei arreta emateko koordinatzailearen aholkularia (zuzendariarekin parekatua).
e) Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren aholkularia (zuzendariarekin parekatua).
6) Erakunde autonomoak:
– Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea.
i) Emakundeko zuzendaria.
ii) Emakundeko idazkari nagusia.
– Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua.
• Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendaria.
7) Zuzenbide pribatuko erakunde publikoa:
– Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia.
• Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria.
2.– GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA.
I.– Kargu publikoak.
A) Organo zentralak:
2.0.– Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua.
2.0.1.– Zerbitzu zuzendaria.
2.0.2.– Kabinete eta Komunikazioko zuzendaria.
2.1.– Erakunde Harremanetarako sailburuordea.
2.1.1.– Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria.
2.1.2.– Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendaria.
2.1.3.– Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko zuzendaria.
2.2.– Araubide Juridikoaren sailburuordea.
2.2.1.– Estatutuaren Garapenerako zuzendaria.
2.2.2.– Lege Garapen eta Arau Kontrolerako zuzendaria.
2.2.3.– Auzibideen zuzendaria.
2.3.– Funtzio Publikoko sailburuordea.
2.3.1.– Funtzio Publikoko zuzendaria.
2.3.2.– Lan Harremanen zuzendaria.
2.4.– Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako sailburuordea.
2.4.1.– Informatika eta Telekomunikazioetako zuzendaria.
2.4.2.– Baliabide Orokorren zuzendaria.
B) Sektore publikoa:
B.1.– Organismo autonomoa:
– Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea (HAEE/IVAP).
• HAEEko zuzendari nagusia.
B.2.– Sozietate publikoak:
– Itelazpi SA.
• Itelazpi SAko zuzendari nagusia.
– Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartea SA (EJIE).
• EJIEko zuzendari nagusia.
C) Partaidetzako entitatea:
– Izenpe SA.
• Izenpe SAko zuzendari nagusia.
D) Administrazioaren egitura hierarkikoan integratuta ez dagoen organoa.
– Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoa.
a) Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko bokala.
b) Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko bokala.
c) Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko bokala.
d) Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko bokala.
e) Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko bokala.
f) Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko bokala.
g) Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko bokala.
h) Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko bokala.
II.– Behin-behineko langileak.
a) Sailaren komunikazioetarako eta Jaurlaritzako bozeramailearen aholkularia (zuzendariarekin parekatua).
b) Legebiltzarreko eta Konstituzioko gaietarako aholkularia (zuzendariarekin parekatua).
c) Administrazioa Berriztatzeko aholkularia (zuzendariarekin parekatua).
3.– EKONOMIAREN GARAPENA ETA AZPIEGITURA SAILA.
I.– Kargu publikoak.
A) Organo zentralak:
3.0.– Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua.
3.0.1.– Kabinete eta Komunikazioko zuzendaria.
3.0.2.– Zerbitzu zuzendaria.
3.1.– Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordea.
3.1.1.– Teknologia eta Estrategiako zuzendaria.
3.1.2.– Ekintzailetzaren, Berrikuntzaren eta Informazio Gizartearen zuzendaria.
3.2.– Industriako sailburuordea.
3.2.1.– Industria Garatzeko zuzendaria.
3.2.2.– Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria.
3.2.3.– Nazioartekotzeko zuzendaria.
3.3.– Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordea.
3.3.1.– Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria.
3.3.2.– Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria.
3.3.3.– Arrantza eta Akuikulturako zuzendaria.
3.3.4.– Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria.
3.4.– Azpiegitura eta Garraioko sailburuordea.
3.4.1.– Garraio Plangintzaren zuzendaria.
3.4.2.– Garraio Azpiegituren zuzendaria.
3.4.3.– Portu eta Itsas Gaietako zuzendaria.
B) Sektore publikoa:
B.1.– Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak:
– Energiaren Euskal Erakundea (EEE/EVE).
• Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia.
– Euskal Trenbide Sarea.
• Euskal Trenbide Sarearen zuzendaria.
– SPRI–Enpresa-garapenerako euskal agentzia.
• SPRI–Enpresa-garapenerako euskal agentziaren zuzendari nagusia.
B.2.– Sozietate publikoak:
a) Euskadiko Hidrokarburo Baltzua SAU.
• Euskadiko Hidrokarburo Baltzua SAUko zuzendari nagusia.
b) Teknologi Elkartegia SA.
• Teknologi Elkartegia SAko zuzendari nagusia.
c) Euskal Herriko Arrisku Kapitalaren Kudeaketa SA.
• Euskal Herriko Arrisku Kapitalaren Kudeaketa SAko zuzendari nagusia.
d) Sprilur SA
• Sprilur SAko zuzendari nagusia.
e) NEIKER – Nekazal Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea AB.
• Neikerreko zuzendari nagusia.
f) Eusko Trenbideak SA (ET).
• Eusko Trenbideak SAko zuzendari nagusia.
g) Euskotren Participaciones SA.
• Euskotren Participaciones SAko zuzendari nagusia.
h) Euskadiko Kirol Portua SA.
• Euskadiko Kirol Portua SAko zuzendari nagusia.
B.3.– Sektore publikoko fundazioak.
– HAZI Fundazioa.
• HAZI Fundazioko zuzendari gerentea.
– ELIKA Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioa
• ELIKA Fundazioko zuzendari kudeatzailea.
II.– Behin-behineko langileak.
a) Nazioartekotzeko eta Europako Programetako aholkularia (sailburuordearekin parekatua).
b) Komunikazioetako aholkularia (zuzendariarekin parekatua).
c) Nekazaritzako eta Abeltzaintzako aholkularia (zuzendariarekin parekatua).
d) Koordinazio eta Plangintzako aholkularia (zuzendariarekin parekatua).
e) Garraio eta Azpiegitura arloko aholkularia (zuzendariarekin parekatua).
4.– ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA.
I.– Kargu publikoak.
A) Organo zentralak:
4.0.– Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua.
4.0.1.– Kabinete eta Komunikazioko zuzendaria.
4.0.2.– Zerbitzu zuzendaria.
4.1.– Enplegu eta Gazteriako sailburuordea.
4.1.1.– Enplegu eta Gizarteratzeko zuzendaria.
4.1.2.– Gazteriako zuzendaria.
4.2.– Gizarte Politiketako sailburuordea.
4.2.1.– Gizarte Zerbitzuen zuzendaria.
4.2.2.– Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendaria.
B) Sektore publikoa:
B.1.– Organismo autonomoa:
– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua.
• Lanbideko zuzendari nagusia.
• Lanbideko Zerbitzu Orokorretako zuzendaria.
• Lanbideko Lan Aktibazioko zuzendaria.
• Enplegurako Prestakuntzako eta Diru-sarrerak Bermatzeko zuzendaria.
B.2.– Sektore publikoko fundazioak.
– Hobetuz – Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioa.
• Hobetuz Fundazioko zuzendari kudeatzailea.
II.– Behin-behineko langileak.
a) Saileko Politiken aholkularia (sailburuordearekin parekatua).
b) Azterlan eta Programetako aholkularia (zuzendariarekin parekatua).
c) Gizarte Politiketako aholkularia (zuzendariarekin parekatua).
d) Komunikazioetako aholkularia (zuzendariarekin parekatua).
e) Kabineteko aholkularia (zuzendariarekin parekatua).
5.– INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA.
I.– Kargu publikoak.
A) Organo zentralak:
5.0.– Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua.
5.0.1.– Zerbitzu zuzendaria.
5.1.– Ingurumeneko sailburuordea.
5.1.1.– Ingurumen Administrazioaren zuzendaria.
5.1.2.– Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendaria.
5.2.– Lurralde Plangintzaren sailburuordea.
5.2.1.– Lurralde Plangintza, Hirigintza eta Hiri Berroneratze zuzendaria.
5.3.– Etxebizitzako sailburuordea.
5.3.1.– Etxebizitza eta Arkitekturako zuzendaria.
5.3.2.– Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendaria.
B) Sektore publikoa:
B.1.– Zuzenbide pribatuko erakunde publikoa.
– Uraren Euskal Agentzia.
• Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia.
• Uraren Euskal Agentziako Administrazio eta Zerbitzu zuzendaria.
• Uraren Euskal Agentziako Plangintzako eta Obretako zuzendaria.
• Uraren Euskal Agentziako Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria.
B.2.– Sozietate publikoak.
– Euskadiko Etxebizitza eta Lurra EA (Visesa).
• Visesako zuzendari nagusia.
– Alokabide SA.
• Alokabide SAko zuzendari nagusia.
– Ihobe SA-Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa.
• Ihobe SAko zuzendari nagusia.
II.– Behin-behineko langileak.
a) Koordinazioko aholkularia (sailburuordearekin parekatua).
b) Komunikazioetako aholkularia (zuzendariarekin parekatua).
c) Erakunde Harremanetarako aholkularia (zuzendariarekin parekatua).
d) Legebiltzarrarekiko Harremanetarako aholkularia (zuzendariarekin parekatua).
e) Ingurumen eta Lurralde Plangintzako aholkularia (zuzendariarekin parekatua).
f) Etxebizitzako aholkularia (zuzendariarekin parekatua).
g) Saileko Publizitaterako aholkularia (zuzendariarekin parekatua).
6.– OGASUN ETA EKONOMIA SAILA.
I.– Kargu publikoak.
A) Organo zentralak:
6.0.– Ogasun eta Ekonomiako sailburua.
6.0.1.– Kontrol Ekonomikoko Bulegoko zuzendaria (sailburuorde maila).
6.0.2.– Kabinete eta Komunikazioko zuzendaria.
6.0.3.– Zerbitzu zuzendaria.
6.1.– Ekonomia, Finantza eta Aurrekontu sailburuordea.
6.1.1.– Ekonomia eta Plangintzako zuzendaria.
6.1.2.– Finantza Politikako zuzendaria.
6.1.3.– Aurrekontu Zuzendaritza.
6.2.– Ogasuneko sailburuordea.
6.2.1.– Zerga Administrazioko zuzendaria.
6.2.2.– Ondare eta Kontratazioko zuzendaria.
6.2.3.– Erakundeen Baliabideetako zuzendaria.
B) Sektore publikoa:
B.1.– Erakunde autonomoak.
– Euskal Estatistika Erakundea (EEE/IVE).
• Euskal Estatistika Erakundeko zuzendari nagusia.
– Lehiaren Euskal Agintaritza.
• Lehiaren Euskal Agintaritzako lehendakaria.
• Lehiaren Euskal Agintaritzako bokala.
• Lehiaren Euskal Agintaritzako bokala.
• Ikerketako zuzendaria.
B.2.– Zuzenbide pribatuko erakunde publikoa.
– Finantzen Euskal Institutua.
• Finantzen Euskal Institutuko zuzendari nagusia.
C) Administrazioaren egitura hierarkikoan integratuta ez dagoen organoa.
– Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa.
• Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoaren titularra.
II.– Behin-behineko langileak.
a) Ogasuneko eta finantzetako arautegien aholkularia (sailburuordearekin parekatua).
b) Komunikazioetako aholkularia (zuzendariarekin parekatua).
c) Legebiltzarreko ekimenen aholkularia (zuzendariarekin parekatua).
d) Programen eta azterlanen aholkularia (zuzendariarekin parekatua).
e) Egitura-funtsen aholkularia (zuzendariarekin parekatua).
7.– HEZKUNTZA SAILA.
I.– Kargu publikoak.
A) Organo zentralak:
7.0.– Hezkuntzako sailburua.
7.0.1.– Kabinete eta Komunikazioko zuzendaria.
7.0.2.– Irakas Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundeko zuzendaria (ISEI)
7.1.– Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordea.
7.1.1.– Kudeaketa Ekonomikoaren zuzendaria.
7.1.2.– Langileak Kudeatzeko zuzendaria.
7.1.3.– Azpiegitura, Baliabide eta Teknologia zuzendaria.
7.1.4.– Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria.
7.2.– Hezkuntzako sailburuordea.
7.2.1.– Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria.
7.2.2.– Ikastetxe eta Plangintzaren zuzendaria.
7.3.– Lanbide Heziketako sailburuordea.
7.3.1.– Plangintza eta Antolaketako zuzendaria.
7.3.2.– Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen zuzendaria.
7.4.– Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea.
7.4.1.– Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendaria.
7.4.2.– Ikerketaren zuzendaria.
B) Sektore publikoa:
B.1.– Sektore publikoko fundazioa.
– Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegia-Musikene fundazio pribatua.
• Musikeneko zuzendari gerentea.
• Musikeneko zuzendari akademikoa.
B.2.– Sektore publikoko partzuergoa.
– Haurreskolak Partzuergoa.
• Haurreskolakeko kudeatzailea.
B.3.– Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak.
a) Unibasq–Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentzia.
• Unibasqeko zuzendaria.
II.– Behin-behineko langileak.
a) Eskola Kontseiluko lehendakaria (zuzendariarekin parekatua).
b) Komunikazioetako aholkularia (zuzendariarekin parekatua).
c) Hezkuntzaren arloko aholkularia (zuzendariarekin parekatua).
d) Hezkuntzaren arloko aholkularia (zuzendariarekin parekatua).
e) Administrazioko aholkularia (zuzendariarekin parekatua).
8.– OSASUN SAILA.
I.– Kargu publikoak.
A) Organo zentralak:
8.0.– Osasuneko sailburua.
8.0.1.– Osasuneko sailburuaren Kabineteko zuzendaria.
8.1.– Osasuneko sailburuordea.
8.1.1.– Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendaria.
8.1.2.– Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria.
8.1.3.– Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko zuzendaria.
8.2.– Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko sailburuordea.
8.2.1.– Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako zuzendaria.
8.2.2.– Aseguramendu eta Kontratazio Sanitarioko zuzendaria.
8.2.3.– Farmaziako zuzendaria.
B) Sektore publikoa:
B.1.– Zuzenbide pribatuko erakunde publikoa.
– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua.
1) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia:
a) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia.
b) Asistentzia Sanitarioko zuzendaria.
c) Ekonomia eta Finantzako Dibisio Korporatiboko zuzendaria.
d) Giza Baliabideetako Dibisio Korporatiboko zuzendaria.
2) Emergentziak-Emergentzietako lurralde-unitateak:
a) Emergentzietako zuzendari kudeatzailea, 4. mailakoa.
b) Kudeaketako zuzendaria, 4. mailakoa.
3) Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroa:
a) Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroko zuzendari kudeatzailea, 4. mailakoa.
b) Kudeaketako zuzendaria, 4. mailakoa.
4) Arabako Erakunde Sanitario Integratua:
a) Zuzendari kudeatzailea, 1. mailakoa.
b) Zuzendari medikoa, 1. mailakoa.
c) Erizaintzako zuzendaria, 1. mailakoa.
d) Ekonomia eta Finantzetako zuzendaria, 1. mailakoa.
e) Langileen zuzendaria, 1. mailakoa.
f) Integrazio Asistentzialeko zuzendaria, 1. mailakoa.
5) Arabako Errioxako Erakunde Sanitario Integratua:
a) Zuzendari kudeatzailea, 4. mailakoa.
b) Erizaintzako zuzendaria, 4. mailakoa.
c) Kudeaketako zuzendaria, 4. mailakoa.
6) Arabako Osasun Mentaleko Sarea:
a) Zuzendari kudeatzailea, 4. mailakoa.
b) Zuzendari medikoa, 4. mailakoa.
c) Erizaintzako zuzendaria, 4. mailakoa.
d) Ekonomia eta Finantzetako zuzendaria, 4. mailakoa.
e) Langileen zuzendaria, 4. mailakoa.
7) Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratua:
a) Zuzendari kudeatzailea, 1. mailakoa.
b) Zuzendari medikoa, 1. mailakoa.
c) Erizaintzako zuzendaria, 1. mailakoa.
d) Ekonomia eta Finantzetako zuzendaria, 1. mailakoa.
e) Langileen zuzendaria, 1. mailakoa.
f) Integrazio Asistentzialeko zuzendaria, 1. mailakoa.
8) Bilbao-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratua:
a) Zuzendari kudeatzailea, 2. mailakoa.
b) Integrazio Asistentzialeko zuzendaria, 2. mailakoa.
c) Zuzendari medikoa, 2. mailakoa.
d) Erizaintzako zuzendaria, 2. mailakoa
e) Ekonomia eta Finantzetako zuzendaria, 2. mailakoa.
f) Langileen zuzendaria, 2. mailakoa.
9) Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratua:
a) Zuzendari kudeatzailea, 2. mailakoa.
b) Integrazio Asistentzialeko zuzendaria, 2. mailakoa.
c) Zuzendari medikoa, 2. mailakoa.
d) Erizaintzako zuzendaria, 2. mailakoa.
e) Ekonomia eta Finantzetako zuzendaria, 2. mailakoa.
f) Langileen zuzendaria, 2. mailakoa
10) Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratua:
a) Zuzendari kudeatzailea, 3. mailakoa.
b) Asistentzia Koordinatzeko zuzendaria. Arlo Medikoa, 3. mailakoa.
c) Asistentzia Koordinatzeko zuzendaria. Erizaintza Arloa, 3. mailakoa.
d) Ekonomia eta Finantzetako zuzendaria, 3. mailakoa.
e) Langileen zuzendaria, 3. mailakoa.
11) Santa Marina Ospitalea:
a) Zuzendari kudeatzailea, 4. mailakoa.
b) Zuzendari medikoa, 4. mailakoa.
c) Erizaintzako zuzendaria, 4. mailakoa.
d) Ekonomia eta Finantzetako zuzendaria, 4. mailakoa.
e) Langileen zuzendaria, 4. mailakoa.
12) Gorlizko Ospitalea:
a) Zuzendari kudeatzailea, 4. mailakoa.
b) Zuzendari medikoa, 4. mailakoa.
c) Erizaintzako zuzendaria, 4. mailakoa.
d) Ekonomia eta Finantzetako zuzendaria, 4. mailakoa.
e) Langileen zuzendaria, 4. mailakoa.
13) Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarea:
a) Zuzendari kudeatzailea, 2. mailakoa.
b) Zuzendari medikoa, 2. mailakoa.
c) Erizaintzako zuzendaria, 2. mailakoa.
d) Ekonomia eta Finantzetako zuzendaria, 2. mailakoa.
e) Langileen zuzendaria, 2. mailakoa.
14) Uribeko Erakunde Sanitario Integratua:
a) Zuzendari kudeatzailea, 3. mailakoa.
b) Asistentzia Koordinatzeko zuzendaria. Arlo Medikoa, 3. mailakoa.
c) Asistentzia Koordinatzeko zuzendaria. Erizaintza Arloa, 3. mailakoa.
d) Ekonomia eta Finantzetako zuzendaria, 3. mailakoa.
e) Langileen zuzendaria, 3. mailakoa.
15) Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratua:
a) Zuzendari kudeatzailea, 1. mailakoa.
b) Integrazio Asistentzialeko zuzendaria, 1. mailakoa.
c) Zuzendari medikoa, 1. mailakoa.
d) Erizaintzako zuzendaria, 1. mailakoa.
e) Ekonomia eta Finantzetako zuzendaria, 1. mailakoa.
f) Langileen zuzendaria, 1. mailakoa.
16) Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratua:
a) Zuzendari kudeatzailea, 3. mailakoa.
b) Asistentzia Koordinatzeko zuzendaria. Arlo Medikoa, 3. mailakoa.
c) Asistentzia Koordinatzeko zuzendaria. Erizaintza Arloa, 3. mailakoa.
d) Ekonomia eta Finantzetako zuzendaria, 3. mailakoa.
e) Langileen zuzendaria, 3. mailakoa.
17) Bidasoako Erakunde Sanitario Integratua:
a) Zuzendari kudeatzailea, 3. mailakoa.
b) Asistentzia Koordinatzeko zuzendaria. Arlo Medikoa, 3. mailakoa.
c) Asistentzia Koordinatzeko zuzendaria. Erizaintza Arloa, 3. mailakoa.
d) Ekonomia eta Finantzetako zuzendaria, 3. mailakoa.
e) Langileen zuzendaria, 3. mailakoa.
18) Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratua:
a) Zuzendari kudeatzailea, 3. mailakoa.
b) Asistentzia Koordinatzeko zuzendaria. Arlo Medikoa, 3. mailakoa.
c) Asistentzia Koordinatzeko zuzendaria. Erizaintza Arloa, 3. mailakoa.
d) Ekonomia eta Finantzetako zuzendaria, 3. mailakoa.
e) Langileen zuzendaria, 3. mailakoa.
19) Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratua:
a) Zuzendari kudeatzailea, 3. mailakoa.
b) Asistentzia Koordinatzeko zuzendaria. Arlo Medikoa, 3. mailakoa.
c) Asistentzia Koordinatzeko zuzendaria. Erizaintza Arloa, 3. mailakoa.
d) Ekonomia eta Finantzetako zuzendaria, 3. mailakoa.
e) Langileen zuzendaria, 3. mailakoa.
20) Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sarea:
• Zuzendari kudeatzailea, 4. mailakoa.
21) Tolosaldeko Erakunde Sanitario Integratua:
a) Zuzendari kudeatzailea, 4. mailakoa.
b) Kudeaketako zuzendaria, 4. mailakoa.
B.2.– Sozietate publikoa.
– Osatek SA.
•Osatek SAko zuzendari kudeatzailea.
B.3.– Sektore publikoko fundazioa.
– Berrikuntza eta Ikerkuntza Sanitariorako Euskal Fundazioa (BIOEF).
• Berrikuntza eta Ikerkuntza Sanitariorako Euskal Fundazioko I+G+b Kudeaketako zuzendaria (BIOEF).
• Berrikuntza eta Ikerkuntza Sanitariorako Euskal Fundazioko (BIOEF) Ikerketa Sanitarioko eta Kudeaketako zuzendaria.
II.– Behin-behineko langileak.
a) Osasun Programetako eta Herritarrekiko Harremanen zuzendaria (sailburuordearekin parekatua).
b) Komunikazioetako aholkularia (zuzendariarekin parekatua).
c) Erakundeekiko Harremanetarako aholkularia (zuzendariarekin parekatua).
d) Kudeaketa Estrategikorako aholkularia (zuzendariarekin parekatua).
e) Osasun Plangintzako eta Berrikuntzako aholkularia (zuzendariarekin parekatua).
9.– TURISMOA, MERKATARITZA ETA KONTSUMOA.
I.– Kargu publikoak.
A) Organo zentralak:
9.0.– Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua.
9.0.1.– Kabinete eta Komunikazioko zuzendaria.
9.0.2.– Zerbitzu zuzendaria.
9.1.– Turismo eta Merkataritzako sailburuordea.
9.1.1.– Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria.
9.1.2.– Merkataritzako zuzendaria.
B) Sektore publikoa:
B.1.– Organismo autonomoa.
– Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutua.
• Kontsumobideko zuzendaria.
B.2.– Sozietate publikoa.
– Basquetour–Turismoaren Euskal Agentzia SA.
• Basquetour SAko zuzendari nagusia.
II.– Behin-behineko langileak.
a) Arau Garapenerako eta Azterketarako aholkularia (sailburuordearekin parekatua).
b) Azterlan eta Programetako aholkularia (zuzendariarekin parekatua).
c) Komunikazioetako aholkularia (zuzendariarekin parekatua).
d) Erakundeekiko Harremanetarako aholkularia (zuzendariarekin parekatua).
e) Teknologia Berrietako eta Informazio Gizarteko aholkularia (zuzendariarekin parekatua).
10.– KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA.
I.– Kargu publikoak.
A) Organo zentralak:
10.0.– Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua.
10.0.1.– Kabinetearen eta Gizarte Hedabideen zuzendaria.
10.0.2.– Zerbitzu zuzendaria.
10.0.3.– Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria.
10.1.– Kulturako sailburuordea.
10.1.1.– Kultura Ondarearen zuzendaria.
10.1.2.– Kultura Sustatzeko zuzendaria.
10.2.– Hizkuntza Politikarako sailburuordea.
10.2.1.– Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko zuzendaria.
10.2.2.– Euskara Sustatzeko zuzendaria.
10.2.3.– Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako zuzendaria.
B) Sektore publikoa:
B.1.– Organismo autonomoa.
– Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea (HABE).
• HABEko zuzendari nagusia.
B.2.– Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak:
– Euskal Irrati Telebista (EITB).
• EITBko zuzendari nagusia.
• EITBko zuzendari kudeatzailea.
– Etxepare Euskal Institutua.
• Etxepare Euskal Institutuko zuzendari nagusia.
• Euskara Sustatu eta Hedatzeko Arloaren zuzendaria.
• Euskal Kultura Sustatu eta Hedatzeko Arloaren zuzendaria.
B.3.– Sozietate publikoak.
– Euskal Telebista SA.
• Euskal Telebista SAko zuzendaria.
– Eusko Irratia SA.
• Eusko Irratia SAko zuzendaria.
– Euskadiko Orkestra SA.
• Euskadiko Orkestra SAko zuzendari nagusia.
II.– Behin-behineko langileak.
a) Kultur Ondarearen Garapenerako aholkularia (sailburuordearekin parekatua).
b) Komunikazioetako aholkularia (zuzendariarekin parekatua).
d) Kultur eta Sormen Industrietarako aholkularia (zuzendariarekin parekatua).
d) Nazioartekotzeko aholkularia (zuzendariarekin parekatua).
e) Kabineteari Laguntzeko aholkularia (zuzendariarekin parekatua).
11.– SEGURTASUN SAILA.
I.– Kargu publikoak.
A) Organo zentralak:
11.0.– Segurtasuneko sailburua.
11.0.1.– Sailburuaren Kabineteko zuzendaria.
11.0.2.– Komunikazioko zuzendaria.
11.1.– Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordea.
11.1.1.– Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren zuzendaria.
11.1.2.– Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria.
11.1.3.– Giza Baliabideen zuzendaria.
11.1.4.– Telekomunikazioak eta Sistema Informatikoak Kudeatzeko zuzendaria.
11.2.– Segurtasuneko sailburuordea.
11.2.1.– Larrialdiei Aurre Egiteko eta Metereologiako zuzendaria.
11.2.2.– Joko eta Ikuskizunen zuzendaria.
11.2.3.– Trafikoko zuzendaria.
11.2.4.– Ertzaintzako zuzendaria.
11.2.5.– Segurtasuna Koordinatzeko zuzendaria.
B) Sektore publikoa:
B.1.– Organismo autonomoa.
– Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia.
• Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia.
• Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Administrazio eta Zerbitzuetako zuzendaria.
II.– Behin-behineko langileak.
a) Segurtasun Publikoan Aplikatzeko Teknologia Berrien aholkularia (sailburuordearekin parekatua).
b) Kalitatearen Kudeaketa Prozesuak Ezartzeko aholkularia (zuzendariarekin parekatua).
c) Segurtasun Publikoaren Esparruko Prestakuntza Politiken aholkularia (zuzendariarekin parekatua).
d) Euskadiko segurtasun publikoko planaren garapenerako aholkularia (zuzendariarekin parekatua).
12.– LANA ETA JUSTIZIA.
I.– Kargu publikoak.
A) Organo zentralak:
12.0.– Lan eta Justiziako sailburua.
12.0.1.– Zerbitzu zuzendaria.
12.0.2.– Kabineteko zuzendaria.
12.1.– Laneko eta Gizarte Segurantzako sailburuordea.
12.1.1.– Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria.
12.1.2.– Gizarte Ekonomiaren zuzendaria.
12.2.– Justiziako sailburuordea.
12.2.1.– Justizia Administrazioko zuzendaria.
12.2.2.– Bulego Judizial eta Fiskalaren Eraberritzeko zuzendaria.
12.2.3.– Justiziako zuzendaria.
B) Sektore publikoa:
B.1.– Organismo autonomoa.
– Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea.
• Osalaneko zuzendari nagusia.
II.– Behin-behineko langileak.
a) Lan arloko aholkularia (sailburuordearekin parekatua).
b) Azterlan eta Programetako aholkularia (zuzendariarekin parekatua).
c) Komunikazioetako aholkularia (zuzendariarekin parekatua).
d) Legebiltzarrarekiko Harremanetarako aholkularia (zuzendariarekin parekatua).
e) Modernizazioko aholkularia (zuzendariarekin parekatua).
II. ERANSKINA, MARTXOAREN 20KO 36/2018 DEKRETUARENA
ARARTEKOAREN, HERRI KONTUEN EUSKAL EPAITEGIKO, EUSKADIKO EKONOMIA ETA GIZARTE ARAZOETARAKO BATZORDEKO, LAN HARREMANEN KONTSEILUKO ETA DATUAK BABESTEKO EUSKAL BULEGOKO KARGU PUBLIKOEN LANPOSTUAK
I.– Arartekoa.
a) Arartekoa.
b) Arartekoaren ondokoa.
II.– Herri Kontuen Euskal Epaitegia (HKEE).
a) HKEEko kideak.
i) HKEEko lehendakaria.
ii) HKEEko lehendakariordea.
iii) HKEEko kidea.
iv) HKEEko kidea.
v) HKEEko kidea.
vi) HKEEko kideak.
vii) HKEEko kidea.
b) HKEEko idazkari nagusia.
c) HKEEko behin-behineko langileak.
i) HKEEko auditoretzako aholkularia.
ii) HKEEko auditoretzako aholkularia.
iii) HKEEko auditoretzako aholkularia.
iv) HKEEko auditoretzako aholkularia.
v) HKEEko auditoretzako aholkularia.
vi) HKEEko auditoretzako aholkularia.
vii) HKEEko auditoretzako aholkularia.
viii) HKEEko auditoretzako aholkularia.
III.– Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordea.
a) Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako batzordeburua.
b) Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko idazkari nagusia.
IV.– Lan Harremanen Kontseilua.
a) Lan Harremanen Kontseiluko lehendakaria.
b) Lan Harremanen Kontseiluko idazkari nagusia.
V.– Datuak Babesteko Euskal Bulegoa.
• Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendaria.