63. zk., 2018ko apirilaren 3a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (214 KB - 2 orri.)
- EPUB (201 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LAN ETA JUSTIZIA SAILA
1734
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitira Gipuzkoako Laneko eta Gizarte Segurantzako lurralde-ordezkariaren hainbat ebazpen, honi buruzkoak: Sindikatu eta Enpresa Erakundeen Estatutuak Gordailutzeko Bulego Publikoan behin-behineko baja ematea, eta espedienteak Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrera bidaltzea, eranskinean aipatutako espedienteetan.
Ezinezkoa izan da ebazpen horren jakinarazpen pertsonala egitea. Ebazpen horren bidez agintzen da Sindikatu eta Enpresa Erakundeen Estatutuak Gordailutzeko Bulego Publikoan behin-behineko baja ematea, eta jatorrizko espedientea Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistrora bidaltzea. Hori dela-eta, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betez.
Sindikatu- eta enpresa-erakundeei ohartarazten zaie ebazpen horrek administrazio-bideari amaiera ematen diola, eta ebazpena aurkaratzeko aukera dagoela, 10 egun balioduneko epean, dagokion lan-arloko epaitegian, Lan-arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean xedatutakoarekin bat etorriz.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun egon daitezen ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Agindu honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Donostia, 2018ko martxoaren 14a.
Gipuzkoako Laneko eta Gizarte Segurantzako lurralde-ordezkaria,
RAMÓN LERTXUNDI ARANGUENA.