63. zk., 2018ko apirilaren 3a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (232 KB - 2 orri.)
- EPUB (199 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LEHENDAKARITZA
1725
IRAGARKIA, ebazpen bat jakinarazten duena, zeinaren bidez Murtziako Euskal Etxea kultur elkarteari emandako diru-laguntza bat itzultzeko prozedura hasten baita. Diru-laguntza hori euskal etxeentzako 2015eko diru-laguntzen deialdian eman zen, eta justifikatzeko beharra ez betetzeagatik hasi da itzultzeko prozedura.
Ezin izan da aurrez aurre jakinarazi Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariaren 2018ko otsailaren 1eko Ebazpena, zeinaren bidez euskal etxeentzako 2015eko diru-laguntzen deialdian Murtziako Euskal Etxea kultur elkarteari emandako diru-laguntza itzultzeko prozedura hasten baita. Beraz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoa betetzeko.
Horiek direla bide, interesdunari jakinarazten zaio 15 egun balioduneko epea daukala espedientea kontsultatzeko eta bertan dauden agirien kopiak eskuratzeko, baita egoki iritzitako alegazioak egiteko ere Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzan (Nafarroa kalea 2, Vitoria-Gasteiz); alegazioak zuzenean edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako edozein bitarteko erabilita egin ditzake, eta, era berean, interesdunari ohartarazten zaio alegaziorik egin ezean amaiera emango zaiola prozedurari ebazpen baten bidez. Ebazpen horretan, ez-betetzea izan dela iritziz gero, jasotako kopuruak itzuli beharra ezar daiteke.
Hori dela eta, jakinarazten da itzultzeko prozedura hori hasteko ebazpenaren testu osoa interesdunaren esku dagoela Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzan, goian aipatutako helbidean.
Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesdunak jakin dezan eta jakinarazpentzat har dezan.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 21a.
Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria,
GORKA ÁLVAREZ ARANBURU.