Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

63. zk., 2018ko apirilaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL TRENBIDE SAREA
1724

IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearena, trenbiderako erabiltzen den makinaria laguntzaile besterentzea helburu duen lizitazioaren esleipena jakinarazteko dena.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: zerbitzuak.

b) Xedearen deskribapena: trenbiderako erabiltzen den makinaria laguntzailea besterentzea.

c) Buletin edo Aldizkari Ofiziala eta lizitazio iragarkia argitaratu zen eguna: 2018ko urtarrilaren 19ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 14. zk.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen-era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena, zenbait balorazio irizpideren arabera.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: interesdunek egoki irizten dioten prezioa eskaini ahal izango dute, BEZik gabe, betiere hogeita hiru mila eta hirurehun (23.300,00) euroko salmenta-prezio minimoa errespetatuta.

5.– Esleipena.

a) Data: 2018ko martxoaren 1a.

b) Esleipenduna: Surus Inversa, S.L.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: hogeita bost mila eta berrehun (25.200,00) euro, BEZik gabe.

e) Burutzapenerako/entregarako epea: hilabete bat (1).

Bilbao, 2018ko martxoaren 21a.

Idazkari nagusia,

AINHOA ELOLA ARANBURU.


Azterketa dokumentala