Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

63. zk., 2018ko apirilaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
1719

EBAZPENA, 2018ko martxoaren 21ekoa, Kulturako sailburuordearena, Euskal Autonomia Erkidegoko antzokietan egoitza-proiektuetarako laguntzak emateko balorazio batzordeko batzarkideak izendatzen dituena eta batzordearen osaera argitaratzen duena.

Ikusi da Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2018ko urtarrilaren 17ko Agindua, arte eszenikoak sustatzera bideratutako programak garatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen duena, Euskal Autonomia Erkidegoko antzokietan egoitza-proiektuetarako laguntzen modalitatean.

2018ko urtarrilaren 17ko Aginduaren 8. artikuluak xedatzen duela aipaturiko diru-laguntzak emateko balorazio batzorde bat osatuko dela eta batzorde horretako kideak Kulturako sailburuordearen ebazpen baten bidez izendatuko direla.

Horiek horrela, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko antzokietan egoitza-proiektuetarako laguntzak emateko osatuko den balorazio batzordearen batzarkideak izendatzea eta batzorde horren osaera argitaratzea. Beraz, batzordeak honako kide hauek izango ditu:

Lehendakaria: Aitziber Atorrasagasti Calcedo anderea (Kultura Sustatzeko zuzendaria).

Batzarkideak:

– Miriam Elixabete Romatet Mantzizidor anderea.

– Iñaki Larrañaga Urien jauna.

– Amaia Gabilondo Jauregui anderea.

Idazkaria: Jose Luis Ibarzabal Eguibar jauna, Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko teknikaria.

Bigarrena.– Honako Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratu dadila agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 21a.

Kulturako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.


Azterketa dokumentala