Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

63. zk., 2018ko apirilaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
1717

AGINDUA, 2018ko martxoaren 13koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez ebazten baita Muskizko (Bizkaia) CPES Somorrostro BHIP ikastetxe pribatuaren 2018-2019 eta 2021-2022 arteko ikasturteen plangintza banatzea.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko apirilaren 28ko Aginduak dei egiten du 2016-2017 eta 2021-2022 arteko ikasturteetarako hezkuntza-itunak berritzeko eta berriak izenpetzeko, eta 2016-2017 ikasturtean itundu beharreko taldeak zehazteko, eta 2016-2017 ikasturtean itundu beharreko unitateak zehazteko, honako irakaskuntza hauetan: Haur Hezkuntzako 2. zikloa, Lehen Hezkuntza, DBH, Hezkuntza Berezia (talde egonkorrak eta zereginen ikaskuntza), Batxilergoa, Oinarrizko Lanbide Heziketa, Erdi Mailako Heziketa Zikloak eta Goi Mailako Heziketa Zikloak.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko apirilaren 28ko Aginduaren bidez ebazten da 2018-2019 eta 2021-2022 arteko ikasturteetarako planifikazioa aldatzea eta itun berrien izenpetzea.

Hezkuntzako sailburuaren 2017ko azaroaren 6ko Aginduaren bidez, baimena ematen da Muskizko (Bizkaia) «Somorrostro» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua banatzeko, 2018-2019 ikasturtetik aurrera. Banatze horren ondorioz, batetik, «Somorrostro» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua sortzen da, Lanbide Heziketa irakasteko baimena izango duena, eta, bestetik, «Somorrostro Prestakuntza Zentroa» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua, Bigarren Hezkuntzako, Hezkuntza Berezi Irekiko eta Batxilergoko irakaskuntzak emateko baimena izango duena.

Horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Plangintza banatzea onartzea, 2018-2019 eta 2021-2022 arteko ikasturteetan, agindu honen I. eranskinetan zehazten den moduan.

2. artikulua.– Agindu honek 2018-2019 ikasturtetik aurrera izango ditu ondorioak.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete, EAEko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 13a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala