63. zk., 2018ko apirilaren 3a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (391 KB - 14 orri.)
- EPUB (585 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
1716
AGINDUA, 2018ko martxoaren 12koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez ebazten baita 2018-2019 eta 2021-2022 arteko ikasturteetarako planifikazioa aldatzea eta itun berrien izenpetzea.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko apirilaren 27ko Aginduaren bidez, deialdia egin zen 2016-2017 eta 2021-2022 bitarteko ikasturteetarako hezkuntza-itunak berritzeko eta berriak izenpetzeko, eta 2016-2017 ikasturtean itundu beharreko taldeak zehazteko.
Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2016ko urriaren 20ko Ebazpenaren bidez, 2018/-2019 eta 2021/-2022 arteko ikasturteetako planifikazioa aldatzeko eta itun berriak egiteko eskabideak aurkezteko epea ireki zen.
Ikastetxeek aurkeztutako eskabideak aztertu, eta ikasketa ezberdinetan proposamenak egin ostean, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– 2018-2019 eta 2021-2022 arteko ikasturteetarako itunpeko ikastetxeek duten planifikazioaren aldaketa onartzea, hezkuntza-maila bakoitzeko talde-kopurua zehaztuta, I. eranskinaren arabera.
2. artikulua.– Agindu honen II. eranskinean azaltzen diren ikastetxeei hezkuntza-ituna ukatzea. Eranskinean bertan azaltzen dira erabaki hori hartzeko arrazoiak.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honen aurka, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete, EAEko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 12a.
Hezkuntzako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.